Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Litekeena da jarritako hiru milioi txertoen mugarria gainditzea asteburu honetan Euskadin

I. R. | EITB Media

Txertoa jaso dezaketen EAEko biztanleen % 75,3 immunizatuta daude jada, eta % 83,4k gutxienez dosi bat jaso dute.

  • Gazte bat koronabirusaren kontrako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE.

    Gazte bat koronabirusaren kontrako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE.

Koronabirusaren aurkako txertaketa prozesua erritmo onean doa Euskadin, eta, asteburu honetan txertatuko diren dosiak kontuan hartuta, baliteke jarritako hiru milioi txertoen kopurua gainditzea laster.

Aurreikusita dago 30.874 dosi ematea Euskadiko txertaketa-gune nagusietan, baina, anbulatorioetan jarriko dituztenekin, hiru milioi ziztaden mugarria gaindituko da.

Txertaketa-kanpaina 2020ko abenduaren 27an hasi zen gurean, eta ordutik 12 urtetik gorako ia 1,5 milioi pertsonak dute jarraibide osoa; beste 178.699 lagunek, berriz, lehen dosia jaso dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken buletinaren arabera.

Horrela, txertoa jaso dezaketen EAEko biztanleen % 75,3 immunizatuta daude, eta % 83,4k gutxienez dosi bat jaso dute.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual. También el Consejo Sanitario atenderá a las personas en el teléfono 900 20 30 50, ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda que la manera más eficaz para prevenir la propagación de la covid-19 es la utilización de la mascarilla, airear los espacios, guardar la distancia de seguridad y el lavado de manos.