Gizartea
Koronabirusa
Bost gazte, horietako hiru adingabeak, atxilotu dituzte Donostian desordena publikoengatik
E. G. | EITB MEDIA
Botilak jaurti omen dizkiete agenteei Parte Zaharrean. Adin nagusikoak epailearen aurrera eramango dituzte datozen orduetan.
-
Ertzaintzaren hainbat patruila Donostian. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
16-21 urteko bost gazte atxilotu ditu Ertzaintzak bart desordena publikoen ustezko delitua egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Bost atxilotuetako hiru adin txikikoak dira (bik 17 urte dituzte, eta besteak, 16), eta aske utzi dituzte, gurasoen zaintzapean, aginte judizialak noiz deituko zain. Bi adin nagusikoak, 21 eta 18 urtekoak, datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera.
Gertakariak 03:00ak aldera jazo dira. Gipuzkoako hiriburuko "ez-jaiak" direla eta martxan jarritako neurri berezien baitan hainbat patruila Parte Zaharra zaintzen ari zirenean, San Jeronimo kalera heldutakoan, hainbat gaztek beirazko botilak jaurti omen dizkiete "behin eta berriz". Horietako batzuk identifikatu eta atxilotu ditu Ertzaintzak, desordena publikoak egotzita.