Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Euskadiko 16-19 urteko gazteen % 51k eta 12-15 urteko % 26k txertoaren dosi bat dute gutxienez

AGENTZIAK | EITB MEDIA

EAEko hamabi urtetik gorako biztanleen % 73,5ek, 1.453.780 pertsonak, pauta osoa bete dute.

1:14
BEC-eko txertaketa-gunea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Euskal Autonomia Erkidegoko hamabi urtetik gorako biztanleen % 73,5ek covid-19aren aurkako txertaketa-pauta bete dute, eta % 81,4k gutxienez dosi bat jaso dute. Gazteenen artean, 16 eta 19 urte bitartekoen erdiak baino gehiagok (% 51,3) eta 12 eta 15 urte bitarteko biztanleen lautik batek (% 26,21) gutxienez dosi bat jarrita dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txertaketa-buletinaren arabera, Euskadin jasotako txertoen % 96,9 eman dituzte, hau da, 2.895.339.

Guztira, 1.453.780 pertsonak jaso dute covid-19aren aurkako pauta osoa, hau da, 12 urtetik gorako biztanleen % 73,5ek, eta, % 81,4k (1.610.027 pertsona) gutxienez dosi bat jaso dute. % 2k kontraindikazioren bat du edo uko egin dio seruma jasotzeari.

Adinaren arabera, 100 urtetik gorakoen % 95,4k, 90 eta 99 urte bitartekoen % 93,1ek eta 80 eta 89 urte bitartekoen % 97,1ek jaso dute txertoaren lehen dosia. 70 eta 79 urte bitartekoen artean, % 95,7k hartu dute; 60 eta 69 urte bitartekoen artean, % 93k, eta 50 eta 59 urte bitartekoen artean, % 91,9k.

40 eta 49 urte bitarteko biztanleen % 87,1ek, 30 eta 39 urte bitartekoen % 73,6k, 20 eta 29 urte bitartekoen % 56,1ek, 16 eta 19 urte bitartekoen % 51,3k eta 12 eta 15 urte bitartekoen % 26,2k ere jaso dute lehen dosia.

Jarraibide osoa

Txertaketa osoa duten pertsonen tasa % 94,4koa da 100 urtetik gorakoen artean, % 93koa 90 eta 99 urte bitartekoen artean eta % 96,7koa 80 eta 89 urte bitartekoen artean. Ehuneko hori % 95,5ekoa da 70 eta 79 urte bitartekoen artean; % 92,6koa, 60 eta 69 urte bitartekoen artean; eta % 90ekoa, 50 eta 59 urte bitartekoen artean.

Gainera, dagoeneko bigarren dosia jaso dute 40 eta 49 urte bitarteko pertsonen % 85,6k; 30 eta 39 urte bitartekoen % 62k; 20 eta 29 urte bitartekoen % 26,3k; 16 eta 19 urte bitartekoen % 13k, eta 12 eta 15 urte bitartekoen % 3,1ek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.