Itxi

Gizartea

Koronabirusa

EAEko 12 urtetik gorakoen % 80 baino gehiagok lehenengo txertoa jaso dute

EITB Media

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan covid-19aren kontrako txertoa jaso dezaketen % 80,6k lehenengo dosia jaso dute; bitartean, % 73 immunizatuta daude.

  • EAEn txertoa jaso dezaketen % 73 immunizatuta daude. Argazkia: EFE.

    EAEn txertoa jaso dezaketen % 73 immunizatuta daude. Argazkia: EFE.

Gaur-gaurkoz, abuztuaren 13an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 1,5 milioi pertsona baino gehiagok jaso du covid-19aren kontrako txertoetako lehenengo dosia; hau da, 12 urtetik gorakoen % 80,6.

Bere aldetik, txertoa jaso dezaketen % 73 immunizatuta daude dagoeneko. Horrela, talde-immunitatea lortzeko aurrezarritako portzentajea gainditu da EAEn; hala ere, koronabirusaren delta aldaera dela eta, % 70eko kopuru hori handiagoa izan behar dela ondorioztatu dute adituek.

Adin tarteei dagokienez, 40 urtetik gorakoen % 90 txerto biak jaso dituzte; 30-39 urte artekoen artean, aldiz, % 60 bakarrik daude immunizatuta, baina % 70 baino gehiagok lehenengo txertoa jasota dute jada.

Gazteenak dira txerto gutxien jaso dutenak, duela gutxi hasi baita txertaketa-prozesua horien artean. Hala, 16-29 adin tartekoen erdia inguruk hartu dute lehenengo dosia; gazteenen artean, 12-15 urtekoak, soilik % 20k dute lehenengo dosia hartuta.

JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA 1. dosia 2. dosia Errefortzu dosia
90-99 urte % 94 % 94 % 97,7
80-89 urte % 97,8 % 97,6 % 94,9
70-79 urte % 96,5 % 96,5 % 96,6
60-69 urte % 95,6 % 95,6 % 91,2
50-59 urte % 95,9 % 94,8 % 78,9
40-49 urte % 93,2 % 92,8 % 59,4
30-39 urte % 88,1 % 86,8 % 39,6
18-29 urte % 87,8 % 86,4 % 30,5
12-17 urte % 96,8 % 95,8 % 0
5-11 urte % 60 % 46,9 % 0

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.