Itxi

Gizartea

Argindarra

Argindarraren batezbesteko prezioak marka historikoak hausten jarraitzen du, 115,83 euro megawatt orduko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiako Gobernuak ekintza legegileak martxan jarri ditu prezio altuei aurre egiteko helburuarekin. Azpimarratzekoa da ere argindarraren prezioa 100 eurotik gorakoa izango dela une oro.

1:20
Argindarraren prezioa. Irudia: EITB Media

Argindarraren batezbesteko prezioak berriro ere errekor historikoa lortu du, laugarren egunez jarraian, 115,83 euro megawatt orduko (MWh). Hala, aurreko errekorra % 1,6 puntutan gainditu du, 113,99 eurokoa baitzen. Prezio altuei aurre egiteko, Espainiako Gobernuak ekintza legegileak martxan jarri ditu argiaren ordainagirian prima berriztagarriak aurrezteko.

Argindarraren prezioa hirukoiztu egin da 2020ko abuztuaren lehenengo astearekin alderatuz gero. Izan ere, garai hartan 40,52 euro/MWh-koa zen.

Gobernuak ekintza legegileak martxan jarri ditu argiaren ordainagirian prima berriztagarriak aurrezteko, eta prezio altuei aurre egiteko helburuarekin. Horrekin batera, Bruselari Europako merkatu elektrikoaren funtzionamendua berrikustea eskatu dio.

Hala ere, Europako Batzordeko bozeramaile batek ziurtatu du merkatu elektrikoaren gaur egungo egoera "segurua eta eskuragarria" dela herritar guztientzat. Gainera, Estatuei gogoratu die biztanleriaren sektore ahulenak laguntzeko mekanismoak ezberdinak dituztela.

Ordu-tarteak

Prezioak ezberdinak izango dira ordu-tarte bakoitzean. Adibidez, 21:00etatik 22:00etara 130 euro/MWh ingurukoa izango da, eta 105,51 euro/MWh-koa ingurukoa, aldiz, 05:00etatik 06:00etara. Azpimarratu beharrekoa da prezioa 100 eurotik gorakoa izango dela une oro.

Europako herrialdeak

Argindarraren garestitzeak Europa osoan izango du eragina. Beraz, prezio altuak izango dira megavatio orduko ere; adibidez, Erresuma Batuan (122,13 eurokoa), Italian (118,93 eurokoa), Portugalen (115,83 eurokoa), Alemanian (106,54 eurokoa) edota Frantzian (104,94 eurokoa).