Nola eragin lezake klima-aldaketak Euskadin?
Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldeak (IPCC) egindako txosten batek baieztatu du: klima-aldaketa errealitate bat da, bizkortzen ari da, arlo batzuetan konponezina da eta gizakiok gara errudun nagusiak.
Horiek 66 herrialdetako 200 adituk baino gehiagok izenpetutako txosten baten titularrak dira. Gero eta bero-bolada gehiago izango ditugu hotza baino, eta hori da, hain zuzen ere, ikerketak aurreikusten duen agertokirik txarrena.
Egun Lurra berotzen ari den abiadurak ez du aurrekaririk, eta bizkortzen jarraitzen du. Adituek diote gizakiok garela atmosferan, ozeanoetan eta lurrean tenperatura igotzearen eragile nagusiak.
Ozeanoetan eta izotz geruzetan eragin dugun kaltea konponezina da. Inger Andersen Nazio Batuen Erakundeko Ingurumen zuzendariak adierazi duenez, iraganeko akatsak konpondu ezin baditugu ere, "belaunaldi gazteek beste modu batera egin ditzakete gauzak".
Gasen isurketaren murrizketa ia osoak hondamendi klimatikoa motelduko luke. Agertokirik onenean tenperatura 2 ºC igoko da mendea amaitu baino lehen, eta iragarpenik txarrenek 4,4 ºC-ko tenperatura igoera aurreikusten dute.
Halaber, tenperaturak gehiago igoko dira barnealdean kostaldean baino, baina itsas mailaren igoerak zuzenean eragingo du kostaldean.
Inpaktua gure kostaldean
Itsas mailaren igoeraren eragin zuzena nabarituko dute Euskadiko 63 udalerritan eta herritarren % 58k. Mende amaierarako iragarpenik txarrenak betetzen badira, itsasoaren maila 80 zentimetro igoko da Kantauri itsasoan.
Olatuak eta mareak ere gaur egungoak baino oldarkorragoak izango dira. Gaur egun, 14 egun kritiko izaten ditugu urtero kostaldean, baina 2100ean 197 izatea espero da, agertokirik okerrena betez gero.
Arabako Errioxa
Kostaldean ez ezik, barnealdean ere izango du eragina. Arabako Errioxan, esaterako, mahastien zati bat desager liteke klima-aldaketaren aurkako neurriak hartu ezean.
Inguru horretako ardo-ekoizleen % 90ek badakite zer datorkien, eta XX. mendearen amaieratik aldaketa handiak egin dituzte ekoizteko moduan, hala nola ureztatze-sistemetan eta hezetasun-kontrolean. Teknologiaren laguntzari esker, mahastiak klimaren aldaketetara egokitzea lortu dute, baina neurriak hartu ezean, mahasti asko desagertzeko arriskuan egon litezke.
Albiste gehiago gizartea
Arrisku handiko baso-sute askok kontrolik gabe jarraitzen dute Espainian
Dozenaka baso-sutek Espainiako hainbat puntu astintzen jarraitzen dute, eta dagoeneko milaka hektarea kiskali dituzte. Suhiltzaileak sute-egun berri bati aurre egiten ari dira asteazken honetan, eta foku nagusiak Ourensen, Leonen eta Zamoran daude.
Bost pertsona espetxeratu dituzte Donostian pertsona bat jipoitzeagatik, hura lapurtzeko
Gertaera igandean izan zen, 7:30ean, Egiako pasabidean, Gipuzkoako hiriburuko autobus geltokiaren inguruan, bost pertsonak beste bati eraso egin zietenean, lapurtzeko. Epaileak bostak espetxeratzeko agindu du eman du.

Irungo Udalak martxan du Itzulera Operazioa, hirian ibilgailuen trafikoa arinduko duena
Joan den ostegunean jarri zuen martxan ekintza plana Udalak. Helburu nagusia da Irunera iritsi nahi duten tokiko ibilgailuei sarbidea lehenestea.
Arabako Foru Aldundiak Gorbeiako jarduerak murriztuko ditu oreinen orroaldi garaian, irailaren 8tik urriaren 10era
Debekatuta egongo da ibilgailuen trafiko osoa, zuraren, egurraren, larreen, luberritzeen edo baimendutako ikerketa zientifikoen aprobetxamenduekin lotutako berariazko baimena duten kasuetan izan ezik.
Espainian kiskaltzen ari diren suteen ondorioz milaka lagun etxetik aterarazi dituzte
Egoera kezkagarria da Espainiako Estatuan, sute asko baitaude piztuta. Azken orduetan 7.000 lagun baino gehiagok gaua etxetik kanpo pasa dute eta bi pertsona hil dira suteen ondorioz, bat Madrilen eta bestea Leonen.
Baso-suteen erdia baino gehiago nahita eragindakoak izaten dira
Azken orduetan hainbat pertsona atxilotu dituzte baso-sute ezberdinen erantzule gisa, Avilako suhiltzaile bat, kasu, 2.200 hektarea baino gehiago erre baitzituen, antza, lana lortu asmoz.
Zarrakazteluko sutea freskatzen eta kontrolatzen jarraitzen dute
Gauean bertan lan egin duten suhiltzaileei txandaka egiten zaie lan 8:00etatik. Suhiltzaileek freskatze-lanak eta puntu beroen kontrola egingo dituzte asteazken goizean.
Gasteizko kaleetan bizi diren berrogeita hamar bat maliar, asiloa noiz tramitatzeko zain
Maliko 50 bat asilo-eskatzaile kalean bizi dira Arabako hiriburuan. Gaur bederatzik izan dute hitzordua eta bihartik aurrera zazpi hartuko dituzte egunero.
Kontrolpean da Errioxan piztu eta Bastidara iritsi zen sutea
Errioxako San Pelaio mendian piztu zen sua, eta ordubete pasatxoan egin zuen salto Arabara, haizearen eraginez.
Errioxan piztutako baso-sute bat Arabara iritsi da
Errioxako Gimileo herrian piztu da sua, baina Araban sartu da makaldi batetik. Hori dela eta, Guardiako suhiltzaileak bertaratu dira, sua itzaltzeko lanetan laguntzeko.