Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Agurainek, Bergarak eta Hernanik gorri izateari utzi diote
Mikel Dominguez | EITB Media
Gainerako 68 udalerri handik eremu gorritik ezin aterata jarraitzen dute. Horietako zortzitan, gainera, intzidentzia metatuta oraindik 1.000 kasutik gora dago.
-
Grafikoa: EITB Media.
Agurain, Bergara eta Hernani eremu gorritik irten eta laranjara igaro dira asteburuan, egoera epidemiologikoa hobetuta. Beraz, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten 68 udalerri geratzen dira oraindik eremu gorrian, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Horietako zortzitan, gainera, intzidentzia metatua 1.000 kasutik gorakoa da.
Arabak (530 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta beste bi udalerri handik ere: Amurrio eta Laudio.
Agurainek egoera hobetu du eta eremu laranjara igarotzea lortu du.
Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu, horian edo berdean Araban.
Bizkaia ere (747 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbo eta lurraldeko udalerri handi guztiak ere. Ez dago bakar bat ere eremu laranjan, horian edo berdean.
Gipuzkoa (609 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita hiriburua eta ia udalerri guztiak ere: Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Bergarak eta Hernanik 400eko langatik behera egin dute asteburuan zehar, eta laranja jarri dira, Legazpirekin batera.
Usurbilek eremu horian jarraitzen du, eta ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.