Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Legazpik gune latzenetik irtetea lortu du eta Usurbilek horira egin du jauzi
Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA
Gainerako 71 udalerri handiek eremu gorritik ezin aterata jarraitzen dute. Horietako zortzitan, gainera, intzidentzia metatuta 1.000 kasutik gora dago.
-
Grafikoa: EITB Media.
Legazpik gune gorria uztea lortu du azken orduetan, egoera epidemiologikoa hobetuta. Dena dela, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten 71 udalerri eremu latzenean daude oraindik, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabak (589 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta Arabako beste hiru udalerri handiak ere: Agurain, Amurrio eta Laudio.
Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.
Bizkaia ere (815 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbo eta lurraldeko udalerri handi guztiak ere. Ez dago bakar bat ere eremu laranjan, horian edo berdean.
Gipuzkoa (676 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita hiriburua eta ia udalerri guztiak ere: Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Legazpik 400eko langatik behera egin du azken orduetan, eta laranjaz margotuta ageri zaigu orain, 380ko tasa metatua baitu.
Usurbilek ere jaitsi egin du intzidentzia (269 kasu 100.000 biztanleko), eta udalerri hori bihurtu da.
Horrenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.