Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Agurain eta Legazpi, gune gorritik irteteko zorian
EITB MEDIA
Arabako eta Gipuzkoako bi udalerri horien tasak 410 eta 440 dira, hurrenez hurren. Bestalde, 100.000 biztanleko 332 kasurekin, Usurbilek laranjaz eusten dio. EAEko gainerako udalerriak gorriz daude. Intzidentzia metatua 785 kasukoa da.
-
Grafikoa: EITB Media.
Gaurkoan ere, Usurbil da EAE osoan eremu kritikotik kanpo jarraitzen duen udalerri bakarra, 100.000 biztanleko 332 kasuko tasarekin. Arabako eta Bizkaiko udalerri handi guztiak gorriz daude, baita Gipuzkoako gainerakoak ere, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabak (616 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta Arabako beste hiru udalerri handiak ere: Agurain, Amurrio eta Laudio.
Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.
Bizkaia ere (847 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbo eta lurraldeko udalerri guztiak ere; Bizkaian ez dago herri bakar bat ere eremu laranjan, horian edo berdean.
Gipuzkoa (709 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita hiriburua eta ia herri guztiak ere: Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Semaforoak laranjan jarraitzen du Usurbilen, eta hori da Gipuzkoan eremu gorritik kanpo dagoen udalerri handi bakarra.
Horrenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk eremu horian edo berdean.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.