Gizartea
Koronabirusa
300 kutsatzeen langa gainditu du Nafarroak, eta beste heriotza bat zenbatu
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
Bezperan baino 100 bat gehiago badira ere, duela zazpi egun baino 79 gehiago dira eta duela 14 egun zenbatutako 459 kasuetatik urrun daude.
-
Osasun langile bat AstraZenecaren txertoaren dosi bat prestatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Positibo berrien kopuruak gora egin du Nafarroan, 303 kasuraino, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Gainera, azken orduetan, pertsona bat hil da koronabirusak jota.
Astearte honetan 2.406 PCR eta antigeno egin dituzte eta horietatik % 12,6 positibo izan dira (aipatutako 303ak).
Bezperan baino 97 gehiago dira, baina duela astebete baino 79 gutxiago eta duela 14 egun baino 156 gutxiago. Horrenbestez, asteleheneko datuekin alderatuta gorakada izan bada ere, kutsatzeen kurbak beherantz egiten jarraitzen du.
Horrez gain, pertsona bat hil da birusak eraginda, eta hortaz, 1.202 dira guztira pandemian zehar Foru Erkidegoan zendutakoak.
Ospitaleetan 114 gaixo daude, eta 11 ospitaleratze berri izan dira azken orduetan. ZIUetan 20 lagun daude larri, bezperan baino bat gutxiago.
Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Iruñeko Arrotxapea auzoa da denen buru, 23 positiborekin. Ondoren datoz Tutera, 20rekin, eta Iruñeko Donibane eta Arrosadia auzoak, 14 eta 12 kutsatzerekin, hurrenez hurren. Azkenik, 11 kasu zenbatu dituzte Lizarran.