Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Usurbil da eremu gorritik kanpo dagoen udalerri bakarra EAEn
EITB MEDIA
Usurbil eremu laranjan dago, 301 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 839 kasukoa baita.
-
Grafikoa: EITB Media.
EAE osoan Usurbil baino ez dago eremu gorritik kanpo, 100.000 biztanleko 301 kasuko intzidentzia-tasa baitu. Arabako eta Bizkaiko udalerri handi guztiak gorriz daude, baita Gipuzkoako gainerakoak ere, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabak (645 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta Arabako beste hiru udalerri handiak ere: Agurain, Amurrio eta Laudio.
Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.
Bizkaia ere (913 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbo eta lurraldeko udalerri guztiak ere; Bizkaian ez dago herri bakar bat ere eremu laranjan, horian edo berdean.
Gipuzkoa (754 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita hiriburua eta ia herri guztiak ere: Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Semaforoak laranjan jarraitzen du Usurbilen, eta hori da Gipuzkoan eremu gorritik kanpo dagoen udalerri handi bakarra.
Horrenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk eremu horian edo berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.