Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Positiboen kopuruak behera egin du Nafarroan, bigarren astez jarraian

I. R. | EITB Media

Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, 280 positibo berri atzeman dituzte igandean.

  • Osasun-langile bat txertoa manipulatzen.

    Osasun-langile bat txertoa manipulatzen. Argazkia: EFE.

Koronabirus kasuen kopuruak behera egiten jarraitzen du Nafarroan, duela bi aste beheranzko joera hasi zenetik. Kontuak kontu, 280 positibo zenbatu dituzte abuztuko lehen egunean, larunbatean baino 30 kasu gutxiago.

Azken 24 orduetan, Lizarra eta Tutera udalerrietan zenbatu dituzte positibo gehien: 13na. Iruñeko Txantrea auzoan, 12 atzeman dituzte, eta Olatzagutia udalerrian, berriz, 10.