Gizartea
Eutanasiaren Legea
Durangoko 86 urteko emakume bat izan da Espainiako Estatuan eutanasia bidez hil den lehen pertsona
EITB Media
Hala, duela hamar urte bizi-testamentuan idatzi zuena bete dute. Eskarne oso aktiboa zen kultura eta gizarte alorretan, baina bere osasunak okerrera egin zuela ikusita, ez zuen baldintza horietan bizitzen jarraitu nahi.
Durangoko (Bizkaia) 86 urteko emakume bat izan da Espainiako Estatuan eutanasia bidez hil den lehen pertsona, EITBk jakin duenez.
Eskarne oso emakume ezaguna zen herrian, eta ideiak oso argi zituen. Uztailaren 23an hil zen, etxean, senideak inguruan zituela.
Hala, duela hamar urte bizi-testamentuan idatzi zuena bete dute. Eskarne oso aktiboa zen kultura eta gizarte alorretan, baina bere osasunak okerrera egin zuela ikusita, ez zuen baldintza horietan bizitzen jarraitu nahi.
Eutanasiaren Legea ekainaren 25ean onartu zen, eta emakume honen familiak egun horretan bertan abiatu zuen prozesua.