Gizartea
KORONABIRUSA
Kantabriako Justiziak bertan behera utzi du establezimenduen barnealdea ixtea agintzen zuen neurria
eitb media
Horrela, ostalariek itxiera aurreikusten zuen Osasun Sailaren ebazpenaren aurka eskatutako kautelazko neurria onartu du auzitegiak. ...
-
Castro Urdiales. Argazkia: EITB Media.
Kantabriako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak aintzat hartu du Kantabriako Ostalaritza Elkarteak eskatutako kautelazko neurria. Horrela, eraginik gabe utzi du koronabirusaren pandemiagatik 3. arrisku-mailan dauden eskualdeko udalerrietako establezimenduen barnealdea ixteak.
Osasun Sailak joan den asteartean eman zuen ebazpenean, Kantabriako 19 udalerritan alerta egoeran daudela jakinarazita. Udalerri horien artean daude, besteak beste, Castro Urdiales, Laredo, Noja eta Santander.
Ostegunean, erkidegoko ostalariek helegitea aurkeztu zuten ebazpenaren aurka, eta premiazko kautelazko neurri bat hartzeko eskatu zuten, itxiera bertan behera uzteko.
Magistratuek establezimenduen barrualdeetara sartzeko muga eteteko dituzten arrazoiak honako honetan oinarritzen dira: "konpondu ezin diren kalteak daude, errekurtsogilea jartzen den lehen unetik", kontuan hartuta jardueran aritzen diren enpresek "ez dutela egungo ziurgabetasun-egoera jasaten".