Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Berrizko eraso matxistaren biktima plantara eraman dute, haren osasun-egoera hobetu ondoren

EITB Media

Ustezko erasotzailea, berriz, Basauriko kartzelan dago, hilketa saiakera egotzi ostean. Ama sendatzen den bitartean, bien adin txikiko alabak Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuen esku daude.

  • Erasoaren gunea.

    Erasoaren gunea. Argazkia: EITB Media

Berrizko biktima plantara eraman dute, osasun-egoera hobetu ostean. Emakumea Gurutzetako Ospitalean dago, bikotekideak arma zuri batekin eraso egin ostean. Ustezko erasotzailea Basauriko espetxean dago, hilketa saiakera egotzita.

Erasoa astelehen arratsaldean gertatu zen, 19:00ak aldera, Berrizko (Bizkaia) belodromoaren inguruan. Gizonak labana batekin eraso egin zion emakumeari, eta zauri larriak eragin zizkion lepoan. Ondorioz, biktima Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten helikopteroz, eta larri egon da hainbat egunez; orain, osasun-egoera hobetu duela eta, plantara eraman dute.

Emakumea bien haurtxoarekin zegoen, eta gizonak ihes egin zuen beraiekin zihoan haurtxoarekin. Hala ere, handik gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak, gertaeraren lekutik hurbil. Agenteek erasoan erabilitako arma ere aurkitu zuten.

Ama sendatzen den bitartean, bien adin txikiko alabak Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuen esku daude.