Gizartea
covid-19 agerraldia Zaballan
Txertatuta dauden Zaballako 14 presok positibo eman dute covid-19an
EFE | EITB MEDIA
Presoak isolatuta daude ziegetan eta sintomarik ez dute edo sintoma oso arinak dituzte. 69 preso bizi diren egoitza-moduluko gainerako presoek negatibo eman dute.
-
Zaballako (Araba) espetxea. Argazkia: EITB Media
Zaballako (Araba) espetxeko egoitza-modulu bateko 14 presok positibo eman dute covid-19an, guztiak txertatuta daude eta ez dute sintomarik edo oso sintomatologia arinak dituzte.
Espetxeetako iturriek EFE-ri jakinarazi diotenez, asteazkenean atzeman zuten fokua, 69 preso bizi diren egoitza-moduluko presoetako bat sintoma arinekin hasi zenean. Pertsona horrek positibo eman zuen antigenoen testean. Moduluko gainerako bizilagunei testa egitean, beste 13 kutsatze zenbatu zituzten, guztiak sintomarik gabekoak edo oso sintomatologia arinekoak.
Egoitza-modulu horretan dauden gainerako pertsonek negatibo eman dute, baina, prebentzioz, egunean zehar PCR bat egingo zaie.
Modulu guztia koarentenan dago, eta positibo eman duten presoak isolatuta daude ziegetan.
Espetxetik gogorarazi dutenez, kartzelak "gizartearen isla" dira, eta bertan egunero sartzen eta irteten dira profesionalak, baita presoen bisitak ere, presoek horretarako eskubidea duten heinean. .