Itxi

Gizartea

Koronabirusa

60-69 adin tarteko herritarren % 83,2k txertaketa bukatu dute Euskadin

Agentziak | EiTB Media

Guztira, EAEko 1.304.261 herritar guztiz immunizaturik daude covid-19aren aurrean, txertaketa amaitu ondoren, hau da, 12 urtez gorako biztanleriaren % 65,9.

1:43
Astrazenecaren txertoen% 81 jarrita daude

60-69 adin tarteko herritarren % 83,2k txertaketa bukatu dute dagoeneko Euskadin, 50-59 tarteko biztanleen % 88,5ek eta 40-49 tarteko % 80,7k, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Guztira, EAEko 1.304.261 herritar guztiz immunizaturik daude covid-19aren aurrean, txertaketa amaitu ondoren, hau da, 12 urtez gorako biztanleriaren % 65,9. Bitartean, 1.453.029 biztanlek, % 73,4k, gutxienez dosi bakarra jaso dute jadanik, eta % 1,8k kontraindikazioaren bat dute edo txertoa jasotzeari uko egin diote.

Osasun Sailak zehaztu du duenez, Euskadin 1.823.407 Pfizer/Biontech dosi eman dituzte (871.191 bigarren dosi eta 39 885 dosi bakar eritasuna igaro duten pertsonentzako), 255.316 Moderna dosi (105.675 bigarren dosi eta 8.375 dosi bakar), 448.732 AstraZeneca dosi (185.124 bigarren dosi eta 6.447 dosi bakar) eta 87.564 Janssen dosi bakar.

Iritsitako 2.737.860 txertoetatik % 95,5 jarri ditu Euskadik, aurreneko 1.310.758 dosi eta 1.304.261 bigarren dosi edo dosi bakar.

% 93,5

Gutxienez dosi bat jaso dutenak

% 92,9

Inmunizazio osoa dutenak

% 69,8

Hirugarren dosi bat jaso dutenak

% 3,5

Kontraindikazioa dutenak edo uko egin dutenak

*Bialetatik lortutako 11. dosiak barne. Honenbestez, azken hilabeteetan jasotako txertoen % 110 jar daiteke.

JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA 1. dosia 2. dosia Errefortzu dosia
90-99 urte % 94 % 94 % 97,7
80-89 urte % 97,8 % 97,6 % 94,9
70-79 urte % 96,5 % 96,5 % 96,6
60-69 urte % 95,6 % 95,6 % 91,2
50-59 urte % 95,9 % 94,8 % 78,9
40-49 urte % 93,2 % 92,8 % 59,4
30-39 urte % 88,1 % 86,8 % 39,6
18-29 urte % 87,8 % 86,4 % 30,5
12-17 urte % 96,8 % 95,8 % 0
5-11 urte % 60 % 46,9 % 0

Konkretuki, oraingoz Pfizerreko 1.839.060 txerto jaso dituzte (% 99,1 jarrita), Modernako 251.400 (% 100 ipinita), AstraZanecako 549.600 (% 81,6 jarrita) eta Jansseneko 97.800 (% 89,5 ipinita).

Adinari dagokionez, 100 urtez gorakoen % 95,2k txertoaren lehen dosia hartu dute, 90-99 adin tarteko herritarren % 93k eta 80-89 urteko biztanleen % 97k. 70-79 adin tartean, herritarren % 95,6k txertoa jaso dute, 60-69 tartean % 92,5ek eta 50-59 adin tartean % 90,8k.

Era berean, 40 eta 49 urteko arteko herritarren % 85ek lehen dosia hartu dute dagoeneko, 30-39 tarteko pertsonen % 64,9k, 20-29 urteko biztanleen % 24k, 16-19 tarteko herritarren % 10,2k eta 12-15 urteko % 1ek.

Txertaketa bukatu duten pertsonen portzentajea % 94,3koa da 100 urtez gorakoen artean, % 92,2koa 90-99 adin tartekoen artean eta % 96,6koa 80-89 urtekoan artean. Era beresan, 70-79 adin tarteko herritarren % 95,4k amaitu dute, 60-69 kolektiboaren % 83,2k eta 50-59 urtekoen % 88,5ek.

Gainera, 40-49 adin tarteko pertsonen % 80,7 bigarren dosia jaso dute dagoeneko, 30-39 tarteko herritarren % 34,8k, 20-29 urteko kolektiboaren % 15,5ek, 16-19 tarteko gazteen % 3,8k eta 12-15 urteko nerabeen % 0,3k.