Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Negazionistek covid-19aren aurkako neurriak kritikatu dituzte Donostian: "Zentzugabeak dira"

Agentziak | EiTB Media

Manifestazioan banatu dituzten eskuorrietan, txertoak "esperimentalak" direla, "immunizatzen ez" dutela eta "immunitate-sistemari kalte" egiten diotela azaldu dute.

  • Negazionisten manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE

    Negazionisten manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE

Kolektibo negazionistek manifestazioa egin dute Donostian, txertaketaren eta musukoen aurka protesta egiteko.

Bizitza plataformak deituta, Hegoaldeko kolektibo negazionistek hartu dute parte protestan. Mobilizazioa 12:00etan atera da Saguesetik. Protestak ibilbidea egin du Gipuzkoako hiriburuaren kaleetan, eta ohar baten irakurketarekin bukatu da.

Manifestari bat Donostian. Argazkia: EFE

Manifestari bat Donostian. Argazkia: EFE

Deitzaileen hitzetan, covid-19aren aurkako neurrien inguruan "eztabaida zientifiko bat bultzatu" nahi dute. Kolektiboaren esanetan, neurri "zentzugabeak" dira, eta "osasunean ondorioak" dituzte.

Manifestazioan banatu dituzten eskuorrietan, txertoak "esperimentalak" direla, "immunizatzen ez" dutela eta "immunitate-sistemari kalte" egiten diotela azaldu dute.

Beste manifestari bat Donostian. Argazkia: EFE

Beste manifestari bat Donostian. Argazkia: EFE