Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
5.000 biztanletik gorako lau udalerri bakarrik daude eremu gorritik kanpo EAEn
Iker Rincon Moreno | EITB MEDIA
Bezperan bezala, EAEko 72 udalerri handietatik 68 udalerri daude eremu kritikoan. Hala ere, azken hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak gora egin du ia 50 puntu, 731 kasuraino.
-
Grafikoa: EITB Media.
Bezperan bezala, 5.000 biztanletik gorako lau udalerri baino ez daude eremu gorritik kanpo EAE osoan: Ermua, Bizkaian, eta Lazkao, Legazpi eta Usurbil, Gipuzkoan. EAEn, azken hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak, aldiz, gora egiten jarraitzen du, eta 731,1 kasukoa da 100.000 biztanleko; aurreko egunean baino ia 50 gehiago. Beraz, erkidegoa bera gorrian dago oraindik ere. Gaur kolore gorriko zerrendan ez da aldaketarik egon, eta bere horretan jarraitz du orain arteko mapak, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabak (565,7 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburua ere. Era berean, 5.000 biztanletik gora dituzten Arabako beste hiru herriak (Agurain, Amurrio eta Laudio) ere gorrian daude.
Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.
Bizkaia ere (705,5 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, Bilbo tartean; izan ere, semaforoa gorri dago udalerri hauetan: Abadiño, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zallan. Beraz, gorri daude 5.000 biztanletik gorako herri guztiak, Ermua izan ezik, bertan horiari eusten baitiote.
Ez dago udalerririk eremu laranjan edo berdean.
Gipuzkoa (736 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, eta eremu latzenean daude oraindik hauek: Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Lazkaok laranjari eusten dio, eta horiari, berriz, Legazpik eta Usurbilek.
Horrenbestez, ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.