Gizartea
KORONABIRUSA
Kutsatzeak apur bat jaitsi dira Nafarroan, baina ospitaleratzeak areagotu egin dira
Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA
Zenbatutako 434 kasuetatik 126 Iruñeari dagozkio, eta Txantrea eta II. Zabalgunea auzoak dira kaltetuenak, 18 eta 17 positibo atzeman baitituzte bertan, hurrenez hurren. Lizarran 19 kutsatze izan dira.
-
Laborategiko langile bat proba batzuekin. Argazkia: EFE
Nafarroak beste 434 positibo atzeman ditu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Ospitaleratutako pertsonen harira, kopuruak gora egiten jarraitzen du: 72; horietatik 9 kritiko daude ZIUn.
Bezperako datuekin alderatuta, 25 kasu gutxiago izan dira. Dena dela, duela astebete zenbatutako 608 kasuetatik urrun daude. Duela 14 egun, berriz, 172 positibo gutxiago atzeman zituzten.
Atzo egindako proben artean, nabarmentzekoak dira Lizarran agertutako 19 positiboak, Zizur Nagusiko 16, Corellako 14, Barañaingo 12 eta Burlatako 11. Iruñeari dagokionez, Txantrea auzoan 18 kasu atzeman dituze, 17 II. Zabalgunean, 16 Arrotxapean, 12 San Juanen eta 10 Ermitagañan; guztira 126 kasu dira Nafarroako hiriburukoak.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, kanpaina hasi zenetik 750.764 txerto eman dituzte, 7.187 atzo, eta 365.983 pertsona daude immunizatuta.