Gizartea
Koronabirusa
Gazteak modu orokortuan txertatzen hasi dira EAEn
EITB Media
Prozesua berrantolatzearen ondorioz, Bilboko Casilla pabiloiko txertaketa-guneak ez zituen ateak ireki larunbatean, eta Illunben ez dute txertorik jarri astelehen honetan.
-
Bi gazte, gaur, txertoa hartzeko zain, Casillan, Bilbon. Argazkia: EFE
Gaur ekin diote Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gazteen txertaketa masiboari, baina aurreikusitakoa baino dosi gutxiago helduko dira datozen asteetan.
Txertaketa prozesua berrantolatzearen ondorioz, Bilboko Casillako txertaketa-guneak ez zituen ateak ireki larunbatean, eta Illunben atzo ez zuten txertorik jarri.
Uztailaren 12tik 18ra bitarteko astean, gainera, aurrekoan baino % 12 txerto gutxiago jarri dira, eta ekainean baino % 21 gutxiago. Testuinguru horretan, datozen asteetan 1.000 dosi baino gutxiago jarriko dira astean. Horrela, intzidentzia-tasa okerrenekin egin behar diegu aurre datozen asteei.
Inokulazioa gaur abiatuko bada ere, gehienek ez dute bigarren dosia irailaren aurretik jasoko. Adin-tarte garrantzitsua da hori, gaur egungo datuak aztertuta, positibo eman duten pertsona gehienek 30 urte baino gutxiago dituztelako.
Biztanleen % 60k pauta osoa jaso dute jada, eta datozen egunetan lortuko da AstraZenecaren txertoa jaso zuten 60 eta 69 urte artekoen immunizazioa. Halaber, 49 urtetik beherakoek ere jasoko dute bigarren dosia.
Udan, beraz, gazteenek jasoko dituzte txertoak, ahal den heinean, positibotasun-tasa murrizten laguntzeko.