Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Euskadi eremu gorrian dago
EITB MEDIA
Intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkoan ere EAEn: Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, eta Arabak eremu laranjara igaro da Bizkaiarekin batera.
-
Grafikoa: EITB Media.
Euskal Autonomia Erkidegoa eremu gorrian sartu da gaur covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Intzidentziak gora egin du baita ere Araban, eta eremu laranjan sartu da Bizkaiarekin batera. Gipuzkoan, bestalde intzidentziak gorako joerari eusten dio 509ko tasarekin. EAEko intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkon ere, eta 1.200 kasutik gora atzeman dira.
Araba (312 kasu 100.000 biztanleko) eremu laranjara igaro da gaurkoan.
Amurrioren egoerak ere okerrera egin du eta eremu gorrian sartu da Laudiorekin batera.
Bestalde, Agurain eta Gasteiz eremu horian mantendu dira.
Ez dago udalerririk eremu berdean Araban.
Bizkaia (352 kasu 100.000 biztanleko) eremu laranjaran mantentzen da.
Galdakaok bere egoera okertu du bigarren egunez jarraian eta eremu gorrira egin du salto Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Durango, Gueñes, Mungia eta Zallarekin batera.
Eremu laranjan daude Abanto Zierbena, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Getxo, Gorliz, Ortuella, Portugalete eta Trapaga. Leioa, Santurtzi, Sestao eta Sopela ere zerrenda honetara gehitu dira gaurkoan.
Hala, horiz mantentzen diren udalerriak honakoak dira: Amorebieta-Etxano, Berango, Bermeo, Derio, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz eta Ondarroa.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoak, (509 kasu 100.000 biztanleko) ere eremu gorrian jarraitzen du.
Semaforoa gorri jarri da gaurkoan Beasainen eta Orion, eta eremu horretan jarraitzen dute baita ere Astigarragak, Azkoitiak, Donostiak, Hernanik, Hondarribiak, Irunek, Lezok, Mutrikuk, Oiartzunek, Tolosak, Urnietak, Urretxuk, Villabonak, Zarautzek, Zumarragak eta Zumaiak.
Intzidentziak gora egin du baita ere Arrasaten, Azpeitian eta Pasaian, eta eremu laranjan daude Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati eta Ordiziarekin batera.
Honakoak dira eremu horian dauden udalerriak: Andoain, Aretxabaleta, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia eta Usurbil. Gaurkoan Legazpi ere eremu horira igaro da, eta horrenbestez ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.