Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Donostia eremu gorrian sartu da

EITB MEDIA

Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.

  • Grafikoa: EITB Media.

    Grafikoa: EITB Media.

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Arabako udalerriak eremu berdinetan mantendu dira azken egunean covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bizkaian, bestalde Abadiño eta Zalla gehitu dira eremu kritikora, eta Gipuzkoan Donostiak nabarmen egin du okerrera eremu gorrian sartu arte. Gainera, azken egunean ia 1.000 pertsona gehiago kutsatu dira.

Araba (277 kasu 100.000 biztanleko) horiz mantentzen da. Agurain eta Gasteiz ere, bigarren egunez jarraian, eremu horretan daude.

Amurrio da eremu laranjan dagoen udalerri bakarra, eta Laudio gorrian dagoena.

Bizkaiak (323 kasu 100.000 biztanleko) ere eremu laranjara igaro da.

Abadiño eta Zalla gehitu dira astearte honetan eremu gorrian dauden udalerrien zerrendara, Arrgorriaga, Balmaseda, Durango, Gueñes eta Mungiarekin batera.

Egoerak okerrera egin du baita Abanto-Zierbenan, Barakaldon, Basaurin eta Portugaleten, eremu laranjan sartu baitira. Eremu horretan daude baita ere Basauri, Bilbo, Galdakao, Getxo eta Ortuella.

Hala, honakoak dira eremu horian dauden udalerriak: Amorebieta-Etxano, Berango, Bermeo, Derio, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Leihoa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Santurtzi, Sestao eta Trapagaran.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Gipuzkoak, (463 kasu 100.000 biztanleko) ere eremu gorrian jarraitzen du.

Astearte honetako datuen arabera Donostia, Azkoitia, Lezo, Oiartzun, Zarautz eta Zumarraga batu dira eremu gorrian dauden udalerrien zerrendara. Bertan daude baita ere Astigarraga, Hernani, Hondarribia, Irun, Mutriku, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona eta Zumaia.

Bestalde, Beasain, Lazkao, Ordizia eta Orio dira eremu laranjan mantendu diren udalerriak.

Halaber, horiz mantentzen dira Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia eta Usurbil.

Legazpi da eremu berdean dagoen udalerria.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.