Gizartea
KORONABIRUSA
532 kasu zenbatu dira Nafarroan azken orduotan, azarotik izan den zifrarik altuena
OLATZ PRAT | EITB MEDIA
30.000 lagun bakartuta daude Foru Erkidegoan. Gaur Lesaka eta inguruetako 14 eta 29 urte bitarteko herritarren artean baheketa masiboa egingo dute, inguruan izandako kasuen gorakadaren ondorioz.
-
Erizain bat herritar bati test-a egiten. Artxiboko irudia.
Seigarren egunez gora egin dute kasuek Nafarroan. Azken orduotan 532 positibo berri zenbatu dituzte, azarotik ikusi gabeko kopurua. Bezperan baino 48 kasu gehiago dira. Duela 7 egun, positiboak 333 izan ziren, eta duela bi aste, 65.
Nafarroako Gobernuak eskainitako behin behineko datuen arabera, Lesakan 43 positibo hauteman dira (70 guztira, Lesakako osasun eremuan). Hain zuzen ere, Nafarroako Osasun Departamentuak baheketa masiboa egingo du gaur Lesakan, kutsatze kopuruak gora egin duelako Bortzirietan. 14 eta 29 urte bitartekoak gaur Lesakako udal pilotalekura joatera deituta daude.
Gainera, 18 positibo izan dira Tuteran, 17 Burlatan, Corellan eta Zizur Nagusian, 16 Beran, 14 Antsoainen eta Barañainen, 13 Igantzin eta 12 Cintruenigon.
Iruñean, 152 kasu izan dira guztira, gehien Arrotxapean (24), Mendillorri (18), Alde Zaharra (17), II Zabalgunea (16) eta San Juan (15) auzoetan.