KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koronabirusak goranzko joeran jarraitzen du Nafarroan, 335 kasu gehiagorekin azken orduetan

Hirugarren egunez jarraian gora egin dute Nafarroan atzemandako kasuek, eta positibotasun-tasa %16,2an dago. Iruñea, Uharte, Lesaka eta Lizarra dira kasu berri gehien dituztenak.
Nafarroako Ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE

Azken orduotan igo egin dira, berriro, covid-19 kasuak Nafarroan: 335 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 31 gehiago, Foru Gobernuak igande honetan emandako datuen arabera.

Osasun Sailak 2.062 proba egin zituen atzo PCR eta antigeno testen artean, eta horietatik % 16,2k positibo eman zuten.

Gauzak honela, hirugarren egunez jarraian gora egin dute Nafarroan atzemandako kasuek eta positibotasun-tasa % 16,2koa da. Saloura (Tarragona) egindako ikasketa-bidaien osteko agerraldiaren ondoren, bazirudien beheranzko joera zegoela, baina azken datuek kontrakoa erakusten dute, grafiko honetan ikusten denez:

Zonaldeka, Uharten atzeman dituzte kasu berri gehien: 19. Ondoren, Lesakan eta Iruñeko Zabalgunean (17), Lizarran (15) eta Iruñeko Arrotxapea auzoan (13).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, atzo 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietako bat ZIUn. Une honetan 30 pertsona daude ospitaleratuta covid-19agatik, horietako 12 ZIUn. Gutxinaka-gutxinaka baina goraka doa ospitaleratu kopurua: aurreko larunbatean 22 pertsona zeuden covidagatik ospitaleratuta, 7 ZIUn.

Pandemia hasi zenetik, 66.974 koronabirus kasu izan dira Nafarroan eta 1.193 heriotza baieztatu dituzte.

Txertaketa-kanpainari dagokionez, Gobernuak adierazi du guztira 679.111 txerto jarri dituztela, horietatik 6.450 atzo, eta dagoeneko 301.123 pertsonak duela pauta osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albiste gehiago gizartea

22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Hendaiako herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tigre-eltxoaren kontrako fumigazio lanak egin dituzte bart Hendaian

Lapurdin chikungunya gaitzaren lehen kasua agertu ondoren egin dituzte desinfekzio lanak, Hendaiako igerilekutik, tren geltokiraino. 22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean. Fumigazioaz arduratutako enpresak dio erabilitako produktua ez dela kaltegarria, eta tigre-eltxoen % 80 bat hiltzea lortzen dutela.

Gehiago kargatu