Gizartea
Koronabirusa
Euskadin milioi bat pertsonak baino gehiagok jaso dute jada covid-19aren aurkako inmunizazio osoa
E. G. / A. O. | EITB MEDIA
Horrez gain, helburu den biztanleriaren (16 urtetik gorakoak) % 72,4k baimenduta dauden prestakinetakoren baten dosi bat jaso du gutxienez.
-
Hainbat lagun Bilbon, musukoarekin. Artxiboko argazkia: EFE
Erritmo onean jarraitzen du txertaketak Euskadin, eta hala, milioi bat pertsonak baino gehiagok jaso dute koronabirusaren aurkako inmunizazio osoa. Testuinguru horretan, helburu den biztanleriaren (16 urtetik gorakoak) % 72,4k baimenduta dauden prestakinetakoren baten dosi bat jaso du gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratutako azken txertaketa buletinaren arabera.
Uztailaren 9ra arte berritutako datuen arabera, 1.369.175 pertsonari jarri diote gutxienez dosi bat (aipatutako % 72,4 hori) eta 1.025.102 lagun erabat immunizatuta daude, hots, biztanleriaren % 54,2.
Halaber, kontraindikazioak tarteko edo uko egin diotelako, inokulatu gabeko herritarren portzentajeak egonkor jarraitzen du: % 1,8 baino ez da.
% 93,5
Gutxienez dosi bat jaso dutenak
% 92,9
Inmunizazio osoa dutenak
% 69,8
Hirugarren dosi bat jaso dutenak
% 3,5
Kontraindikazioa dutenak edo uko egin dutenak
Kontsultatu covid-19aren kontrako txertaketa kanpinaren beste datu batzuk grafikootan:
BANATUTAKO ETA JARRITAKO TXERTOAK MARKA KOMERTZIALAREN ARABERA | BioNTech / Pfizer | Moderna / Lonza * | AstraZeneca * | Janssen | Pzifer pediatrikoa |
Jasotako txerto kopurua | 2.954.070 | 817.900 | 444.200 | 101.300 | 180.000 |
Jarritako dosiak | 2.920.368 | 1.132.858 | 479.371 | 99.275 | 139.813 |
Jarritako dosien % | % 98,9 | % 138,5 | % 107,9 | % 98 | % 77,7 |
Jarritako 1. dosiak | 1.146.482 | 192.524 | 257.481 | 0 | 71.846 |
Jarritako 2. dosiak | 1.180.347 | 189.686 | 214.693 | 0 | 52.773 |
Dosi bakarrak | 111.629 | 35.611 | 7.197 | 99.275 | 15.194 |
JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA | 1. dosia | 2. dosia | Errefortzu dosia |
90-99 urte | % 94 | % 94 | % 97,7 |
80-89 urte | % 97,8 | % 97,6 | % 94,9 |
70-79 urte | % 96,5 | % 96,5 | % 96,6 |
60-69 urte | % 95,6 | % 95,6 | % 91,2 |
50-59 urte | % 95,9 | % 94,8 | % 78,9 |
40-49 urte | % 93,2 | % 92,8 | % 59,4 |
30-39 urte | % 88,1 | % 86,8 | % 39,6 |
18-29 urte | % 87,8 | % 86,4 | % 30,5 |
12-17 urte | % 96,8 | % 95,8 | % 0 |
5-11 urte | % 60 | % 46,9 | % 0 |
ASTRAZENEKAKO 1. DOSIA JASO DUTEN 60 URTEZ BEHERAKOEN 2. DOSIAK | Jarritako 1.dosiak | Pfizerren 2.dosiak | Astrazeneca 2.dosiak |
50-59 urte | 22.064 | 10.494 | 10.439 |
40-49 urte | 24.832 | 11.058 | 12.371 |
30-39 urte | 18.477 | 7.892 | 9.431 |
20-29 urte | 15.497 | 6.982 | 7.508 |
Guztira | 80.870 | 36.426 | 39.749 |