Itxi

Gizartea

Salaketa

Manifestazioak egingo dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian, Samuelen hilketa homofoboa salatzeko

A. O. | EITB Media

Gaur, 19:00etan, izango dira protestak. Bilbokoa Zabalburu Plazan izango da, Gasteizkoa Bilbo Plazan eta Donostiakoa Boulevardean.

  • Manifestazioak deitu dituzte EAEn Samuelen hilketa homofoboa salatzeko

    Manifestazioak deitu dituzte EAEn Samuelen hilketa homofoboa salatzeko

Bizkaiko eta Gasteizko E28 koordinatzaileek eta Donostiako Transmaribibollo Koordinakundeak manifestazioak deitu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru hiriburuetan, Samuelen hilketa homofoboa salatzeko.

"Ez dira pasako: erasen aurrean autodefentsa transmaribibolloa" lelopean, larunbat honetan, uztailak 10, kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei, gaitzespena adierazteko.

Protesta guztiak 19:00etan izango dira. Bilbokoa Zabalburu Plazan izango da, Gasteizkoa Bilbo Plazan eta Donostiakoa Boulevardean.

Espainiako Estatuko beste hiri batzuetan ere manifestazioak egingo dituzte asteburuan.