Itxi

Gizartea

Txertaketa kanpaina

Nafarroak AstraZenecaren bigarren dosia aurreratu die 60-67 urte bitarteko biztanleei

EITB MEDIA

Nafarroako Osasun Sailak ziurtatu duenez, talde zaurgarrienen immunizazio prozesuarekin amaitzen ari da, eta hitzordu berria uztailaren 9tik 14ra bitartean izango da.

  • Txertoa. Argazkia: EFE.

    Txertoa. Argazkia: EFE.

Nafarroako Osasun Sailak txertoaren bigarren dosia hartzeko txanda aurreratuko die 60 eta 67 urte bitarteko herritarrei. Talde horrek uztailean jaso beharko luke AstraZenecaren bigarren txertoa.

Osasun Sailak kaleratutako ohar baten arabera, herritar zaurgarienen txertaketa kanpainarekin amaitzen ari da.

Kolektibo horri dagokionez, Iruñerrian eta Eskualdean bizi diren eta Maristas eta FOREM txertaketa guneetarako deituta zeuden pertsoneei uztailaren 19tik 31ra ordez, uztailaren 9tik 14ra bitartean deituko zaie bigarren txertoa hartzeko. Hala ere, hitzordua aldatu ezin duten pertsonei hasierakoa mantenduko zaie.

Talde horrek hasierako SMS bat jasoko du, hitzordua emango zaiela adieraziz, eta, bigarren mezu batean, hitzordu berria bidaliko zaie data berriarekin. Txertaketa guneak FOREM, UPNA pilotalekua eta Maristak izango dira.

Iruñerriko landa-eremuetan, dagokion oinarrizko eremutik eta deien zentrotik egingo dira deiak. Beraz, Artaxoa, Zarrakaztelu, Izaba, Salazar, Ultzama, Santesteban, Peralta, Gares, Altsasu, Aoiz, Elizondo eta Irurtzungo eremuetan bigarren dosien txandak aldatuko dira.