Gizartea
KORONABIRUSA
Urrira arte indarrean egongo den Bizi Berri IV Plana onartu du Jaurlaritzak
EITB MEDIA
Plan berriak arrisku-maila bakoitzari egokitutako hiru agertoki aurreikusten ditu eta Legebiltzarrean onartu berri den pandemiaren aurkako Legearen babes juridikoa izango du.
Eusko Jaurlaritzak Bizi Berri IV Plana onartu du Gobernu Kontseiluaren bileran, eta uztailetik urrira egongo da indarrean, pandemiari aurre egiteko "jarduera-esparru" gisa. Plan berriak Legebiltzarrak onartu berri duen pandemiaren aurkako Legearen "babes juridikoa" izango du.
Gaur onartutako dokumentua asteazken honetan aurkeztuko du Iñigo Urkullu lehendakariak, LABIren bileran, taldea osatzen duten erakundeetako ordezkarien aurrean.
Gobernu bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Gobernuko bozeramaileak esan du plana Legebiltzarrean covid-19ri aurre egiteko Neurrien Legea onartu eta gero datorrela eta lege horretan dagoela oinarrituta.
Gainera, planean oinarritutako erreferentziazko panel bat egongo da, Lehendakariari proposamenak egiteko aholkuak ematen dizkioten Batzorde Tekniko eta Zientifikoko kideentzat lagungarri izango dena.
Bizi Berri IV Planaren erreferentzia-panela
Esparru horretan, Bizi Berri IV Planaren panel berriak arrisku-maila bakoitzari egokitutako hiru agertoki, adierazle eta prebentzio-neurri egituratzen ditu.
1. maila (Transmisio baxua): Maila horretan, metatutako intzidentzia-tasa 0-60 kasu artekoa izango litzateke 100.000 biztanleko, eta ZIUetako okupazioaren 1. agertokia hartuko litzateke kontuan.
Jarduerak eta establezimenduak ixteko gehieneko ordutegia 01:00-03:00 izango litzateke, eta, besteak beste, itxita dauden jardueren irekiera baloratuko litzateke.
2. maila (Transmisio neurrizkoa): Intzidentzia-tasa metatua 60-150 kasu artekoa izango litzateke 100.000 biztanleko, eta ZIUetako okupazioaren agertokia 1 eta 2 artekoa.
Establezimenduak, berriz, 00:00etatik 02:00etara itxi beharko lituzteke.
3. maila (Transmisio tentsionatua): Metatutako intzidentzia-tasa 150-300 artean kokatzen da 100.000 biztanleko, eta ZIUetako okupazioko 2. agertokia hartuko litzateke kontuan.
Establezimenduak 22:00etatik 01:00ak bitartean itxi beharko lituzkete, eta pertsona taldeak biltzen dituzten jarduerak itxiko egingo liratezke.
Gainera, hiru mailetan, adinaren araberako txertatutako biztanleria eta talde-immunitaterako hurbilketa hartuko litzateke kontutan, baita aldaera berriak eta horien transmisio maila ere.
Plan berriak uztailetik urrira bitartean egongo da indarrean, eta Legebiltzarrak oraintsu onartutako pandemiari aurre egiteko legearen babes juridikoa izango du.
EGOERAK | Erreferentziazko adierazleak | Balioespen-adierazle osagarriak |
1. MAILA | - Intzidentzia tasa 14 egunetan: 0-60 - ZIUko okupazioa 1. agertokian -Txertatutako biztanleria, adin-taldeen eta talde-immunitatera hurbiltzearen arabera - Aldaera berriak (VOC) eta aurretiazko immunitatearen ihes-maila |
- R0 ugalkortasun-indizea - Tasak - Eragina adin-tarteen arabera, 65 urtetik gorakoei arreta berezia eskainiz - Trazabilitatea - Goranzko joera, beheranzko joera edo joera egonkorra - 7 eguneko metatutako Intzidentzia-tasen bilakaera |
2. MAILA | - Intzidentzia tasa 14 egunetan: 60-150 - ZIUko okupazioa 1. eta 2. agertokian - Txertatutako biztanleria, adin-taldeen eta talde-immunitatera hurbiltzearen arabera - Aldaera berriak (VOC) eta aurretiazko immunitatearen ihes-maila |
|
3. MAILA | - Intzidentzia tasa 14 egunetan: 150-300 - ZIUko okupazioa 2. agertokian -Txertatutako biztanleria, adin-taldeen eta talde-immunitatera hurbiltzearen arabera - Aldaera berriak (VOC) eta aurretiazko immunitatearen ihes-maila |
Jarduera-eremuak
1 . maila - Transmisio Baxua |
1. Jarduerak eta establezimenduak ixteko gehieneko ordutegi |
· 01:00-03:00etatik 06:00-08:00etara. |
· Murrizketa desaktibatzea baloratzea. |
2. Jarduera sektorialen murrizketak barneespazioetan |
· Itxita dauden jardueren irekiera baloratzea. |
· Barnealdeetako sektore-jardueren funtzionamenduari aplika dakizkiokeen mugak malgutzea. |
3. Oro har, esparru eta establzimenduetarako edukiera-mugak (edukiera espezifikoa dutenak izan ezik) |
· %75 (**) |
· Edukiera-muga kentzea baloratzea. |
4. Gizarte-interakzio handia duten establezimen-duen eta lokalen barneko edukiera-muga espezifikoak |
· %50-70 |
· Edukiera-muga kentzea baloratzea. |
5. Gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietako publikoaren maximoak |
(**)· 1.600 pertsona arteko edukiera duten esparruetan: gehienez 800; kanpoan, 1.200. |
· 1.600 eta 5.000 pertsona arteko esparruetan, gehienez 1.000 pertsona; eta 1.400 kanpoan. |
· 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera %30-50 izango da. |
· Aire zabaleko ekitaldietan, jarraitu Osasun Publikoko jarraibideei. |
· Murrizketen modulazioa edo ezabatzea bilakaeraren arabera baloratzea. |
6. Jarduerak egituratzeko mugak, pertsonak taldekatzeko arriskuaren arabera |
· 10 pertsona edo gehiago. |
· Muga hori ezabatzeko aukera baloratzea. |
7. Arautu gabeko jardueretarako mugak: akademiak, ikastaroak, mintegiak, etab. |
· Pertsonen arteko distantzia 25 pertsonakoa izango da, gehienez ere. |
8. Ahots-musika, dantza edo beste kulturajarduera kolektibo batzuetako jarduerak mugatzea |
· Nahitaezkoa da prebentzio-protokoloa izatea, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak emandako jarraibide orokorrak betetzen direla bermatzeko. |
9. Kirol-jarduerak |
· Baimenduta, barnealdeen kasuan maila honetan aplikagarriak diren edukiera eta taldekatzeen mugekin. |
· Murrizketak ezabatzeko aukera baloratzea. |
10. Beste jarduera sektorial espezifiko batzuk, barnekoak nahiz aire zabalekoak |
· Oro har, espezifikotasuna edo berezitasuna dela-eta erreferentzia-panel honetan jasota ez dagoen eta gizarte-interakzioa eta pertsonen konkurrentzia eskatzen duen edozein jarduera garatzeko, prebentzio-neurrien protokolo bat izan beharko da, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren gidalerroen dokumentuekin lerrokatuta. |
2 . maila - Transmisio Neurrizkoa |
1. Jarduerak eta establezimenduak ixteko gehieneko ordutegi |
· 00:00-02:00etatik 06:00-09:00etara. |
2. Jarduera sektorialen murrizketak barneespazioetan |
· Jardueren itxiera balioestea, interakzio sozial bizia eta etengabea eta pertsonen konkurrentzia handia izanik. |
· Barnealdeetako jarduera sektorialen funtzionamenduari aplikatu beharreko mugak. |
3. Oro har, esparru eta establzimenduetarako edukiera-mugak (edukiera espezifikoa dutenak izan ezik) |
· %60 |
4. Gizarte-interakzio handia duten establezimen-duen eta lokalen barneko edukiera-muga espezifikoak |
· %50 |
· Edukiera-muga kentzea baloratzea. |
5. Gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietako publikoaren maximoak |
(**)· 1.600 pertsona arteko edukiera duten esparruetan: gehienez 600; kanpoaldean, 800. |
· 1.600 eta 5.000 pertsona arteko esparruetan, gehienez 800 pertsona; eta 1.200 kanpoan. |
· 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera %30ekoa izango da. |
· Aire zabaleko ekitaldietan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak jendearen presentziarako ezarritako jarraibideak betetzea. |
6. Jarduerak egituratzeko mugak, pertsonak taldekatzeko arriskuaren arabera |
· 6-10 pertsona. |
7. Arautu gabeko jardueretarako mugak: akademiak, ikastaroak, mintegiak, etab. |
· Murrizketa gehigarriak baloratzea |
8. Ahots-musika, dantza edo beste kulturajarduera kolektibo batzuetako jarduerak mugatzea |
· Protokoloan ezarritakoez gain, murrizketa gehigarriak baloratzea.. |
9. Kirol-jarduerak |
· Baimenduta, barnealdeen kasuan maila honetan aplikagarriak diren edukiera eta taldekatzeen mugekin. |
10. Beste jarduera sektorial espezifiko batzuk, barnekoak nahiz aire zabalekoak |
· Oro har, espezifikotasuna edo berezitasuna dela-eta erreferentzia-panel honetan jasota ez dagoen eta gizarte-interakzioa eta pertsonen konkurrentzia eskatzen duen edozein jarduera garatzeko, prebentzio-neurrien protokolo bat izan beharko da, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren gidalerroen dokumentuekin lerrokatuta. |
3 . maila - Transmisio Tenstionatua |
1. Jarduerak eta establezimenduak ixteko gehieneko ordutegi |
· 22:00-01:00etatik 06:00-09:00etara. |
2. Jarduera sektorialen murrizketak barneespazioetan |
· Jarduerak ixtea, interakzio sozial bizia eta etengabea eta pertsonen konkurrentzia handia izanik. |
· Barnealdeetako jarduera sektorialen funtzionamendurako muga gehigarriak baloratzea. |
3. Oro har, esparru eta establzimenduetarako edukiera-mugak (edukiera espezifikoa dutenak izan ezik) |
· %50 |
4. Gizarte-interakzio handia duten establezimen-duen eta lokalen barneko edukiera-muga espezifikoak |
· %30-40 |
5. Gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietako publikoaren maximoak |
· 1.600 pertsona arteko edukiera duten esparruetan: 400 gehienez; kanpoaldean, 600 pertsona gehienez |
· 1.600 eta 5.000 pertsona arteko esparruetan, gehienez 600 pertsona; eta 800 kanpoan. |
· 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera %20koa izango da. |
· Aire zabaleko ekitaldietan, jarraitu Osasun Publikoko jarraibideei. |
· Kirol-ekitaldietan jendea debekatzea baloratzea. |
6. Jarduerak egituratzeko mugak, pertsonak taldekatzeko arriskuaren arabera |
· 4-6 pertsona. |
7. Arautu gabeko jardueretarako mugak: akademiak, ikastaroak, mintegiak, etab. |
· Murrizketa gehigarriak baloratzea |
8. Ahots-musika, dantza edo beste kulturajarduera kolektibo batzuetako jarduerak mugatzea |
· Protokoloan ezarritakoez gain, murrizketa gehigarriak baloratzea.. |
9. Kirol-jarduerak |
· Barneko eta kanpoko kirol-jardueren eremuen araberako murrizketa espezifikoak baloratzea. |
10. Beste jarduera sektorial espezifiko batzuk, barnekoak nahiz aire zabalekoak |
· Oro har, espezifikotasuna edo berezitasuna dela-eta erreferentzia-panel honetan jasota ez dagoen eta gizarte-interakzioa eta pertsonen konkurrentzia eskatzen duen edozein jarduera garatzeko, prebentzio-neurrien protokolo bat izan beharko da, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren gidalerroen dokumentuekin lerrokatuta. |
(*) Bilakaera epidemiologikoak gora egiten badu I. estadioan eta haren hiru alerta-mailetan, COVID-19 pandemia kudeatzeko neurriei buruzko Legeak II. eta III. estadioetarako aurreikusten dituen aurreikuspenak aplikatu beharko lirateke, aurreko Bizi Berri Planak IV. eta V. agertokietarako aurreikusi zituenekin bat datozenak.
(**) Hainbat ekitalditan, edukiera-mugak modu espezifikoan ezar daitezke, baldin eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak onartutako prebentzio-neurrien protokoloa ezartzen bada.