Itxi

Gizartea

Koronabirusa

EAEko herritarren % 70ek txertoaren dosi bat jaso dute gutxienez

E. G. | EITB MEDIA

Horrez gain, biztanleriaren erdiak baino gehiagok immunizazio osoa du jada.

1:20
BECeko txertagunea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Erritmo onean jarraitzen du txertaketak Euskadin, eta hala, helburu den biztanleriaren (16 urtetik gorakoak) % 70,2k baimenduta dauden prestakinetakoren baten dosi bat jaso du gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratutako azken txertaketa buletinaren arabera.

Uztailaren 5era arte berritutako datuen arabera, 1.328.263 pertsonari jarri diote gutxienez dosi bat (aipatutako % 70 hori) eta 970.567 lagun erabat immunizatuta daude, hots, biztanleriaren % 51,3.

Halaber, kontraindikazioak tarteko edo uko egin diotelako, inokulatu gabeko herritarren portzentajeak egonkor jarraitzen du: % 1,7 baino ez da.

% 93,5

Gutxienez dosi bat jaso dutenak

% 92,9

Inmunizazio osoa dutenak

% 69,8

Hirugarren dosi bat jaso dutenak

% 3,5

Kontraindikazioa dutenak edo uko egin dutenak

Kontsultatu covid-19aren kontrako txertaketa kanpinaren beste datu batzuk grafikootan:

BANATUTAKO ETA JARRITAKO TXERTOAK MARKA KOMERTZIALAREN ARABERA BioNTech / Pfizer Moderna / Lonza * AstraZeneca * Janssen Pzifer pediatrikoa
Jasotako txerto kopurua 2.954.070 817.900 444.200 101.300 180.000
Jarritako dosiak 2.920.368 1.132.858 479.371 99.275 139.813
Jarritako dosien % % 98,9 % 138,5 % 107,9 % 98 % 77,7
Jarritako 1. dosiak 1.146.482 192.524 257.481 0 71.846
Jarritako 2. dosiak 1.180.347 189.686 214.693 0 52.773
Dosi bakarrak 111.629 35.611 7.197 99.275 15.194

JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA 1. dosia 2. dosia Errefortzu dosia
90-99 urte % 94 % 94 % 97,7
80-89 urte % 97,8 % 97,6 % 94,9
70-79 urte % 96,5 % 96,5 % 96,6
60-69 urte % 95,6 % 95,6 % 91,2
50-59 urte % 95,9 % 94,8 % 78,9
40-49 urte % 93,2 % 92,8 % 59,4
30-39 urte % 88,1 % 86,8 % 39,6
18-29 urte % 87,8 % 86,4 % 30,5
12-17 urte % 96,8 % 95,8 % 0
5-11 urte % 60 % 46,9 % 0

ASTRAZENEKAKO 1. DOSIA JASO DUTEN 60 URTEZ BEHERAKOEN 2. DOSIAK Jarritako 1.dosiak Pfizerren 2.dosiak Astrazeneca 2.dosiak
50-59 urte 22.064 10.494 10.439
40-49 urte 24.832 11.058 12.371
30-39 urte 18.477 7.892 9.431
20-29 urte 15.497 6.982 7.508
Guztira 80.870 36.426 39.749