Itxi

Gizartea

Galizia

Gazte bat jipoitu eta hil dute Coruñan; krimen homofoboa izan daiteke

EiTB Media

Nahiz eta Poliziak mugikor batekin lotutako gatazka bezala ikertu, biktimaren hurbilekoek eta mugimendu sozialek hilketa homofoboa izan dela uste dute.

  • 24 urteko gazte bat jipoitu eta hil dute Coruñan. Irudia: TVG

    24 urteko gazte bat jipoitu eta hil dute Coruñan. Irudia: TVG

24 urteko gazte bat jipoitu eta hil zuten larunbat goizaldean, Coruñako (Galizia) diskoteka batetik gertu. Hurbilekoek eta lagunek omenaldia egin diote gaur hiriko San Anton elizan. 13 pertsona atxilotu dituzte hilketarekin zerikusia dutelakoan.

Telefono mugikor baten inguruko eztabaida batek erasoa eragin zuela diote hipotesi ofizialek. Ikerketak hipotesi hori du ardatz, eta ez indarkeria homofoboa, baina biktimaren hurbilekoek Samuelen sexu-orientazioa jotzen dute jipoiaren arrazoi nagusitzat.

Konkretuki, mugikor batekin egindako grabazioak gatazka piztu zuela diote aurreneko zantzuek, baina sare sozialetako erabiltzaileek hilketaren arrazoia biktimaren sexu-orientazioa izan zela salatu dute.

Horrela, Interneten "Justizia Samuelentzat" mugimendua bultzatu dute biktimaren lagunek. Diskoteka inguruan gertatutakoa norbaitek ikusi baldin bazuen, lekukotza emateko zalantzarik ez izatea eskatzen dute.

Gainera, elkarretaratzeak deitu dituzte astelehen honetarako 20:00etan, hilketa gaitzesteko: 

Erasoa Buenos Aires hiribidean hasi zen, itsas pasealekuan, 03:00ak aldera. Pertsona talde batek biktima astindu eta larri zauritu zuen.

Zerbitzu medikoak gaztea suspertzen saiatu ziren ia bi orduz, eta egoera kritikoan Coruñako ospitalera eraman zuten. Larunbat goizean hil egin zen.

Epaileak sumario-sekretua ezarri du.

Ione Belarra Eskubide Sozial eta 2030 Agendako ministro nafarrak eta Irene Montero Berdintasun ministroak hilketa gaitzetsi dute sare sozialetan:

Era berean, Rafaela Romero Gipuzkoako mugikortasun diputatuak "irmotasun politiko eta demokratikoa" eskatu du txio batean::