Kantabriak gaueko aisialdia itxiko du 16 udalerritan
Gaur gauerditik aurrera (uztailak 3 larunbata, 00:00) gaueko aisialdirako lokalak itxiko dituzte Kantabriako 16 udalerritan, tartean Santanderren. Osasun Sailaren arabera, establezimendu horiei lotutako agerraldi aktibo ugari izan dira azken egunotan.
Neurria 14 egun naturalez mantenduko da oraingoz, eta arrisku epidemiologikoaren arabera luzatzeko aukera izango da, gaur arratsaldean Kantabriako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenaren arabera.
Kantabriako Ostalaritza Elkarteak gaueko aisialdia 03:00etan ixteko eskaera egin eta Kantabriako Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota ostean iritsi da neurri berria.
Santander ez ezik, Torrelavega, Castro Urdiales, Camargo, Pielagos, El Astillero, Santa Cruz de Bezana, Laredo, Santoña, Santa María de Cayon, Colindres, Marina de Cudeyo, Ribamontán al Mar, Barcena de Cicero, Noja eta Arnuero ere eragingo ditu erabaki berriak.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, diskoteketan, dantzalekuetan eta pubetan hainbat ospakizunekin lotutako kasuak "esponentzialki" ugaritu dira azken egunotan, bertan hasten diren festak etxeetan jarraitzen dutelako.
Une honetan, 14 eguneko intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 242 kasukoa da, eta 7 egunekoa 156koa, " arrisku-maila oso handian eta goranzko joera argiarekin", Segurtasun Sailetik azaldu dutenez.
Izan ere, azken egunetan, 7 egunera metatutako intzidentziaren "bat-bateko igoera" ikusi da; zehazki, 2021eko ekainaren 15etik hona, 100.000 biztanleko 27 kasutik 156ra igo da, batez ere 10-20 urteko eta 20-30 urteko adin-taldeetako kasuen hazkundeari lotuta.
Ildo horretan, 20-29 urtekoen taldean 900 kasu baino gehiago daude 100.000 biztanleko, eta 10-19 urtekoen taldean 500 kasu baino gehiago.
Albiste gehiago gizartea
Atun gorria gizentzeko Getariako uretan Aztik eta Balfegok dituzten kaioletan lehenengo 50 hegalaburrak sartu dituzte
Hegalaburraren lehen 50 aleak Getariako gizentzeko itsas haztegiko bi kaioletan daude dagoeneko. Tunidoak sardina eta berdel izoztuekin elikatuko dituzte urriaren amaierara arte, eta hil horren amaieran sakrifikatuko dituzte. Hartuko dituzten kiloak gantza dira, atunaren haragian sartzen den koipea.
Donostiako Amara auzoan kalean bizi diren 50 pertsona migratzaileei Arantzazun ostatu emango diete
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalarekin lankidetzan, aldi baterako ostatu bat prestatu du Oñatin.
Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierak Andre Maria Zuriaren plaza bete du txikien egunean
Aiora Diaz, Los Alegrios kuadrillako 12 urteko neska, eta Eñaut Saenz de Viteri, Galtzagorri kuadrillako 10 urteko blusa, izan dira aurtengo Edurne eta Zeledon Txiki. Eguerdian, txupinazoarekin batera, Zeledon Txikiren eta Edurneren panpinak San Migel elizako dorretik jaitsi dira. Ondoren, Aiora eta Eñaut elizako balkoira itzuli dira eta, handik festaz gozatzeko deia egin diete Gasteizko haur guztiei.
Donostiako Boulevardeko puntu morea berriro irekiko dute Aste Nagusian, indarkeria sexista kasuak prebenitzeko eta artatzeko
Larunbat honetatik aurrera, prentsa kiosko zaharrean, profesionalek aurrez aurreko arreta zerbitzua emango dute. Era berean, Emakumeen Etxea eta Berdintasun Sailaren telefonoa ere erabilgarri egongo dira, beste baliabide batzuekin batera.
Osakidetzak haurrei I motako diabetesa goiz detektatzeko Estatuko lehen azterlana abiatu du
6.000 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute Euskadiko Osasun Zerbitzuak zuzendutako lanean. Sintoma klinikoak agertu aurretik gaixotasuna identifikatzea da helburua, eta, horrela, konplikazioak murriztu eta aurretiaz jarduteko aukera ematea.
PPk eta Voxek debekatu egin dute jendaurrean Islamarekin lotutako ekitaldiak egitea, Jumillan, Murtzian
Ezingo dute ospatu, adibidez, musulmanen artean ohikoa den Arkumearen Jaia. Voxek proposatu zuen mozioa, eta PPren babesarekin, aurrera atera da. Jumilla da, hortaz, xenofobia instituzioek bultzatzen duen lehen herria.
EAEk 2.355 biztanle irabazi ditu bigarren hiruhilekoan, atzerritarren etorrerari esker
Jatorriari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren atzerritar gehienak Kolonbian (1.400), Marokon (830) eta Venezuelan (760) jaiotakoak dira.
Beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina suhiltzaileek egonkortzea lortu dute
Sutea 18:13an hasi da, eta ez du zerikusirik asteartean piztu ziren biekin. Sutea garagar eta gari uzta jasota dagoen galtzu soro batean hasi da, baina basoa gertu du.
EHUk Bakearen aldeko Adierazpena sinatu du Hiroshiman, eta Bengoetxea errektoreak Gazako sarraskia salatu du
Joxerramon Bengoetxeak "memoria ariketaren garrantzia" azpimarratu du. "Unibertsitateok gure esku dagoena egitera behartuta gaude, errepika ez dadin eta gertatutakoa ahaztu ez dadin", erantsi du.
Beroa Eukal Herrian: osasun alerta gorria Nafarroan, eta abisu horia EAEn eta Iparraldean
Ostegunetik aurrera tenperatura altuak izango dira, eta Nafarroako Erriberan 40 gradura iritsiko dira. Aurreikuspenen arabera, balio horiek igandera arte mantenduko dira, gutxienez. Gainera, ostiralean tenperatura maximoak 35 gradutik gorakoak izan daitezke, ez bakarrik Arabako hegoaldean, baita Kantauri isurialdeko barnealdean ere.