Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Urnieta eremu laranjan sartu da
EITB MEDIA
Gainera, Gueñes, Balmaseda, Andoain, Aretxabaleta eta Oiartzun gune horira sartu dira azken orduetan
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Urnieta eremu horitik laranjara igaro da azken orduetan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Gueñes, Balmaseda, Andoain, Aretxabaleta eta Oiartzun gune horira sartu berri dira. Lau aldaketa hauetatik, Gueñesekoa soilik izan da onerako, bezperan gune laranjan baitzegoen
Arabak (107 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek ere. Agurainek, bestalde, berdeari eutsi dio. Araban ez dago herririk gorrian, ezta laranjan ere.
Bizkaian, hori dago semaforoa (128 kasu 100.000 biztanleko), eta ez du udalerririk gorrian.
Lurralde osoan ez dago udalerri laranjarik.
Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abanto, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga, Zalla eta Zornotza. Gueñes sartu da zerrenda honetara azken orduetan, datuak hobetuta. Gainera, Balmasedan egoerak txarrera egin du; eta eremu berdea utzita, horira pasatu da.
Bermeo, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa gune berdean daude.
Gipuzkoa ere eremu horian dago, intzidentziak gora egin duen arren (143 kasu 100.000 biztanleko). Zumaian eta Hernanin egoerak ez du hobera egin, eta bi horiek dira EAE osoan gorri dauden udalerri bakarrak.
Udalerri bakarra dago gune laranjan: Urnieta.
Horian daude honakoak: Astigarraga, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Usurbil, Villabona-Amasa eta Zarautz. Gainera, Andoain, Aretxabaleta eta Oiartzun sartu berri dira udalerri horien zerrendara, datuek txarrera egin ostean.
Azkenik, udalerri hauek daude eremu berdean: Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Hondarribia, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Orio, Urretxu eta
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.