Gizartea
Larri zauritua
Haur txiki bat larri zauritu da Bilbon, bigarren solairu batetik behera erorita
Agentziak| EITB Media
16 hilabeteko umea Arbolantxa (Otxarkoaga auzoa) kaleko etxebizitza baten leihotik jausi da.
16 hilabeteko ume bat larri zauritu da larunbat honetan, Arbolantxa (Otxarkoaga auzoa) kaleko etxebizitza baten bigarren solairutik behera erorita. Gurutzetako Ospitalera eraman dute haurra, anbulantzian.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 13:00etan jazo da. Oraindik datu ofizialik ez dagoen arren, istripua izan dela dirudi.
Antza denez, biktima aulki baten gainean zegoen, eta eskuetan zuen jostailua leihotik behera jaustean, amildu egin da.