Itxi

Gizartea

TXERTAKETA

Uztailaren 23an hasiko dira Nafarroan 30 urtetik beherakoak txertatzen

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Erriberan hasiko dira lehen txertoak jartzen, Azkoienen. Handik, Altsasura joango dira, eta, gero, txertaketa orokorra hasiko da Iruñean.

  • Vacuna de Moderna. Imagen de archivo: EFE

    Vacuna de Moderna. Imagen de archivo: EFE

30 urtetik azpikoek badute jada lehen dosia jasotzeko data. Uztailaren 23an hasiko dira txertatzen Nafarroan 18-29 urte bitarteko pertsonak. Erriberan hasiko dira, Azkoienen. Handik, Altsasura joango dira txertatzera, eta gero, txertaketa orokorra hasiko da Iruñean.

Erritmo onean doa txertaketa Nafarroan. Orain arte 215.000 izan dira Nafarroan pauta osoa jaso duten pertsonak; hau da, txerta daitekeen herritarren % 37. Bihar bertan azalduko Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak txertaketaren nondik norakoak.

Azken orduetan 41 kutsatu berri izan dira Nafarroan, beheranzko joerara itzuliz. Kutsatzeek, beraz, azken egunotako beherazko joerari eutsi diote eta 50 kasutik behera kokatu dira berriro. Duela astebete 46 izan ziren positiboak eta 49, berriz, duela bi aste.