Gizartea
Koronabirusa
Musukoaren erabilerari buruzko gida: noiz da derrigorrezkoa eta noiz ez?
eitb media
Erabilera publikoko eremu itxietan, jendetza handia dagoen ekitaldietan, garraio publikoan eta 1,5 metroko distantzia ezin denean gorde erabili beharko da maskara.
-
Jendea musukoa jantzita. Argazkia: Efe
Musukoak ez dira derrigorrezkoak izango aire zabalean, baldin eta 1,5 metroko distantzia mantentzen bada, ekainaren 26tik aurrera, Hego Euskal Herrian.
Hala eta guztiz ere, maskara jarri beharko da kasu batzuetan:
- Bizikideak ez diren pertsonen artean ezin bada gorde 1,5 metroko segurtasun tartea.
- Aire zabalean eta zutik egiten diren ekitaldi jendetsuetan.
- Erabilera publikoko eremu itxietan.
- Garraio publikoan, geltokiak eta nasak barne. Bizikideak ez direnekin autoz joatean ere jarri behar da.
- Derrigor eraman beharko da musuko bat gainean etxetik ateratzen den unean, edozein egoeratan, jende pilaketa batean adibidez, eskura izateko.
Salbuespen hauetan ez da erabili beharko:
- Itsasontziko bidaiariek kamarotean daudenean; ezta kubiertan ere, metro eta erdiko distantzia gordetzen badute.
- Txertaketa ibilbidea bete duten adinekoen kopurua % 80ra iristen den erresidentzietako egoiliarrek. Langileek eta bisitariek jarri egin beharko dute (baldintza bera aplikatuko da bestelako oinarrizko zerbitzuetan, suhiltzaile parkeetan, adibidez).
- Eserita eta 1,5 metroko distantziarekin egiten diren ekitaldi jendetsuetan.
- Gaixotasunen batengatik musukoa ez erabiltzea aholkatzen denean.