Itxi

Gizartea

Eutanasia legea

Duintasunez Hiltzeko Eskubidea Elkarteak euskal batzordearen gaitasuna eztabaidatu du

EITB MEDIA

Elkarteak alor anitzeko 25 pertsonak osatutako batzordearen erabakiak hartzeko gaitasuna zalantzan jarri du, baina esperantza duela adierazi du.

  • Mediku bat. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

    Mediku bat. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

Duintasunez Hiltzeko Eskubidea Elkarteak deitoratu egin du Osasun Sailak izendatutako eutanasia eskubidea Bermatzekoeta Ebaluatzeko Batzordea teknikoagoa ez izatea eta 25 kidek osatzea. Adierazi duenez, ezaugarri horiek arintasuna murriztuko diote eta erabakiak hartzerako unean "erabiltzaitza" egingo dute.

Erakunde horretako ordezkariek agerraldia egin dute asteazken honetan Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzari ostiral honetan indarrean sartuko den eutanasia legearen inguruan helarazi dizkioten proposamenen berri emateko. Lege horri esker, "gaixotasun larri edo sendaezin bat" edo "sufrimendu larri, kroniko eta ezinezkoren bat" duten adin nagusikoei eskatu ahal izango zaie hiltzeko laguntza, autonomiari eragiten badio eta "sufrimendu fisiko edo psikiko etengabea eta onartezina" eragiten badu.

Concha Castellsek eta Marta Barandiaranek, halaber, osasun arloko profesionalak eta unibertsitateetako ikasleak prestatzeko beharraz ohartarazi dute, eta eutanasia eskaera bakoitza tratatzeko eta pazienteei laguntzeko behar duten denbora izatea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute. Horrela izan ezean, lan-baldintzekin lotutako kontzientzia eragozpen asko egon litezkeela azaldu dute, araudiarekin gatazka etikoak izatea baino gehiago.

Osasun Sailak "berme eta Ebaluazio Batzordeko" kideak izendatu ditu, eta horiek arduratuko dira prozesua baimentzeaz, ebaluatzeaz eta segurtasun klinikoa eta juridikoa bermatzeaz. Medikuntza, erizaintza, zuzenbidea eta gizarte-arloko 25 profesionalek osatuko dute batzordea.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuari bere proposamenak aurkeztu zizkiotela gogorarazi du Barandiaranek, eta azaldu du batzorde horrek burokrazia gutxitzeko "egiaztapen tekniko arina" egin behar zuela.

Hori dela eta, harrituta agertu da Barandiaran organoa 25 pertsonak osatzen dutelako, eta horrek "erabakiak hartzeko erabilgaitza" uzten duela uste du. "Harritu egin gaitu, halaber, etika asistentzialarekin eta esku-hartze sozialarekin zerikusia duten pertsonak egoteak", esan du Barandiaranek, "eskubide hori ez da arazo etikoa".

Elkarteak aurretiazko borondateen dokumentuari buruzko informazio-kanpaina bat ere eskatu du; bertan, egoera jakin batzuetan hiltzeko laguntza-eskaera jasotzen da. Euskadin lehendik zegoena herritarren % 1ak soilik bete duela gogorarazi du.