Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Gueñes eremu gorritik atera da eta Zalla laranjara itzuli da
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Ez dago herririk gorrian eta GUeñes eta Zalla dira EAEn laranjan dauden herri bakarrak.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Gueñes eremu gorritik irten eta laranjara pasa da, beraz, momentu honetan ez dago EAEn gorriz dagoen herririk, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Udalerri bakarra, dago, beraz, eremu latzenean. Zallan atzo izandako bost kasuek horitik laranjara bultzatu dute berriro. Bi herri horiek dira laranjan dauden herri bakarrak.
Arabak (111 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek ere. Gainera, Agurain eremu horitik atera da, berder pasatzeko. Araban ez dago herririk gorrian, ezta laranjan ere.
Bizkaian hori dago semaforoa (120 kasu 100.000 biztanleko).
Laranjan daude Gueñes, eremu gorritik jaitsita, eta Zalla horitik igota. Bi hauek dira EAE osoan laranjan dauden herri bakarrak.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapaga. Ortuella gehitu zaie zerrendara.
Balmasedak, Bermeok, Elorriok, Ermuak eta Lekeitiok eremu berdean jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera baita Abanto-Zierbena ere.
Gipuzkoa ere, eremu horian dago (82 kasu 100.000 biztanleko), eta ez dago udalerririk eremu gorrian, ezta laranjan ere.
Horian daude, beraz, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia Azpeitia, Donostia, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu eta Zumaia. Villavona-Amasa horira itzuli da, datuek okerrera egin ostean.
Berde jarraitzen dute Andoainek, Beasainek, Bergarak, Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Errenteriak, Hernanik, Legazpik, Lezok, Oiartzunek, Zarautzek eta Zumarragak, eta gaurtik berde ageri da Usurbil ere.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.