Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Semaforoa gorri jarri da Gueñesen
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Halaber, Amurriok eta Aretxabaletak ez diote eremu berdeari eutsi, eta gaurtik udalerri horiak dira.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Gueñes eremu gorrira itzuli da, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Udalerri bakarra, dago, beraz, eremu latzenean. Zallak, bestalde, laranjatik irtetea lortu du, bere datuak hobetuz.
Arabak (11 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Agurainek, Laudiok eta Gasteizek ere. Gainera, Amurriok ez dio berdeari eutsi eta hori jarri da semaforoa. Araban ez dago herririk gorrian, ezta laranjan eta berdean ere.
Bizkaian hori dago semaforoa (126 kasu 100.000 biztanleko) eta Gueñes eremu gorrira itzuli da.
Laranjan, berriz, Ortuella soilik dago eta bera da EAE osoan laranjan dagoen udalerri bakarra.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza. Zalla gehitu zaie zerrendara.
Balmasedak, Elorriok, Ermuak eta Lekeitiok eremu berdean jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera baita Bermeok ere.
Gipuzkoa ere, eremu horian dago (81 kasu 100.000 biztanleko), eta ez dago udalerririk eremu gorrian, ezta laranjan ere.
Horian daude, beraz, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia Azpeitia, Donostia, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Urretxu eta Zumaia. Aretxabaleta ere zerrendan sartu da, datuek okerrera egin ostean.
Berde jarraitzen dute Andoainek, Beasainek, Bergarak, Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Hernanik, Legazpik, Lezok, Oiartzunek, Villabona-Amasak eta Zumarragak, eta gaurtik berde ageri da Usurbil ere.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.