Itxi

Gizartea

AUTOBUS ZERBITZUA

Ostiralean abiatuko dira berriro Dbusen gautxoriak

EITB MEDIA

Gautxoriak edo gaueko autobusak ostiralean, larunbatetan eta jaiegun bezperan egongo dira. Boulevardetik irtengo dira eta 03:00ak arte egongo dira martxan.

  • Dbuseko autobus bat Donostiako kaleetan zehar.

    Dbuseko autobus bat Donostiako kaleetan zehar. Artxiboko irudia: EITB Media

Ekainaren 25ean, ostiralean, abiatuko da berriro Dbusen gautxori zerbitzua. Eskariaren araberako geldialdi-sistemak bere horretan jarraituko du aurten ibilbidearen zati jakin batzuetan.

Gautxori edo gaueko autobusak ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan ibiliko dira. Boulevardetik irtengo dira eta 03:00ak arte egongo dira martxan.

Bestalde, ekainaren 23an, asteazkenean, San Joan bezperan, Dbusen udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte eskainiko dituzte.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN