Itxi

Gizartea

Koronabirusa

16 urtetik gorako biztanleen % 40 immunizatuta daude Euskadin

N. B. | EITB MEDIA

Gainera, ia % 60k covid-19aren aurkako txertoaren dosi bat jaso du dagoeneko.

  • Txertaketa kanpaina

    Txertaketa kanpaina. Argazkia: EFE.

Euskadiko biztanleen % 40,3k osatu dute txertaketa-jarraibide osoa Euskadin. Hau da, EAEn guztira 750.370 pertsona daude erabat immunizatuta covid-19aen aurka.

Lehen ziztadaren estaldura ia % 60koa da ( % 59,9), 115.783 pertsona, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken txertaketa-buletinaren arabera.

Gutxienez dosi bat jaso dutenen eta inmunizazio osoa dutenen ehunekoa kalkulatzeko kontraindikazioa dutenak eta txertoari uko egin diotenak helburuko populaziotik (16 urte edo gehiagoko populazioa) kentzen dira. 

Adinaren arabera, 80 urtetik gorakoen % 100ek jaso dute txertoaren lehen dosia. 70 eta 79 urte bitartekoen artean, portzentajea % 97,3koa da; 60 eta 69 urte bitartekoen artean, % 93,9koa, eta 50 eta 59 urte bitartekoen artean, % 87,9koa.

40 eta 49 urte bitarteko biztanleen % 37,6k, 30 eta 39 urte bitartekoen % 15,2k, 20 eta 29 urte bitartekoen % 14,4k eta 16 eta 19 urte bitartekoen % 3,4k ere jaso dute lehen dosia.

Immunizazio osoa dutenen tasa % 99,1ekoa da 100 urtetik gorakoen artean, % 99,8koa 90 eta 99 urte bitartekoen artean, eta % 99,5ekoa 80 eta 89 urte bitartekoen artean. Portzentajea % 96,8koa da 70 eta 79 urte bitartekoen artean; 60 eta 69 urte bitartekoen artean, berriz, % 35,4koa da tasa, eta 50 eta 59 urte bitartekoen artean, % 54,9koa.

Gainera, bigarren dosia jaso dute dagoeneko 40 eta 49 urte bitartekoen % 15,9k, 30 eta 39 urte bitartekoen % 12,7k, 20 eta 29 urte bitartekoen % 11,4k eta 16 eta 19 urte bitartekoen % 1,8k.

AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten 60 urtetik beherako 80.939 pertsonen artean bigarren dosia aplikatzeari dagokionez, dagoeneko 31.214 lagunek Pfizerren bigarren dosia eta 15.102k AstraZenecaren bigarren dosia jaso dute.

BANATUTAKO ETA JARRITAKO TXERTOAK MARKA KOMERTZIALAREN ARABERA BioNTech / Pfizer Moderna / Lonza * AstraZeneca * Janssen Pzifer pediatrikoa
Jasotako txerto kopurua 2.954.070 817.900 444.200 101.300 180.000
Jarritako dosiak 2.920.368 1.132.858 479.371 99.275 139.813
Jarritako dosien % % 98,9 % 138,5 % 107,9 % 98 % 77,7
Jarritako 1. dosiak 1.146.482 192.524 257.481 0 71.846
Jarritako 2. dosiak 1.180.347 189.686 214.693 0 52.773
Dosi bakarrak 111.629 35.611 7.197 99.275 15.194

JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA 1. dosia 2. dosia Errefortzu dosia
90-99 urte % 94 % 94 % 97,7
80-89 urte % 97,8 % 97,6 % 94,9
70-79 urte % 96,5 % 96,5 % 96,6
60-69 urte % 95,6 % 95,6 % 91,2
50-59 urte % 95,9 % 94,8 % 78,9
40-49 urte % 93,2 % 92,8 % 59,4
30-39 urte % 88,1 % 86,8 % 39,6
18-29 urte % 87,8 % 86,4 % 30,5
12-17 urte % 96,8 % 95,8 % 0
5-11 urte % 60 % 46,9 % 0

ASTRAZENEKAKO 1. DOSIA JASO DUTEN 60 URTEZ BEHERAKOEN 2. DOSIAK Jarritako 1.dosiak Pfizerren 2.dosiak Astrazeneca 2.dosiak
50-59 urte 22.064 10.494 10.439
40-49 urte 24.832 11.058 12.371
30-39 urte 18.477 7.892 9.431
20-29 urte 15.497 6.982 7.508
Guztira 80.870 36.426 39.749

Txertoaren ezaugarriak
Laborategia Txerto mota Biltegiratzea Arautze egoera Bigarren dosia
Pfizer/BioNTech ARNm Izoztu -80ºC-an EMAk onartua 21 egun
Moderna/Lonza ARNm Izoztu -25ºC-tan EMAk onartua 28 egun
AstraZeneca/Oxford Adenobirusa Hotzean 2-8ºC-tan EMAk onartua 10-12 aste
Johnson & Johnson/Janssen Adenobirusa Hotzean 2-8ºC-tan EMAk onartua
Novavax Nanopartikulak Hotzean 2-8ºC-tan
Curevac ARNm Hotzean 2-8ºC-tan
Sanofi Pasteur y GSK Bakulobirus errekonbinatea Hotzean 2-8ºC-tan
Laborategia
Pfizer/BioNTech
Txerto mota ARNm
Biltegiratzea Izoztu -80ºC-tan
Arautze egoera EMAk onartua
Bigarren dosia 21 egun
Moderna/Lonza
Txerto mota ARNm
Biltegiratzea Izoztu -25ºC-tan
Arautze egoera EMAk onartua
Bigarren dosia 28 egun
AstraZeneca/Oxford
Txerto mota Adenobirusa
Biltegiratzea Hotzean 2-8ºC-tan
Arautze egoera EMAk onartua
Bigarren dosia 10-12 aste
Johnson & Johnson/Janssen
Txerto mota Adenobirusa
Biltegiratzea Hotzean 2-8ºC-tan
Arautze egoera EMAk onartua
Bigarren dosia Dosi bakarra
Novavax
Txerto mota Nanopartikulak
Biltegiratzea Hotzean 2-8ºC-tan
Arautze egoera
Bigarren dosia
Curevac
Txerto mota ARNm
Biltegiratzea Hotzean 2-8ºC-tan
Arautze egoera
Bigarren dosia
Sanofi Pasteur y GSK
Txerto mota Bakulobirus errekonbinatea
Biltegiratzea Hotzean 2-8ºC-tan
Arautze egoera
Bigarren dosia