Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Zalla gorrian dago; Gueñes eta Ortuella laranjan
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Araban eta Gipuzkoan ez dago herririk gorrian, ezta laranjan ere, Azkoitia azken horretatik atera ostean. Oiartzun horitik berdera pasa da.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Ez da aldaketarik izan eremu gorrian eta Zalla bakarrik dago bertan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Azkoitia eremu laranjatik atera da, baina Gueñes sartu da bertan. Oiartzun udalerri berdeen zerrendan dago, bere datuak hobetu ostean.
Arabak (117 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Agurainek, Laudiok eta Gasteizek ere. Araban ez dago herririk gorrian, ezta laranjan ere.
Semaforokoak berde jarraitzen du Amurrion.
Bizkaian hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 135 kasu). Zalla da Bizkaian eta EAE osoan gorri dagoen udalerri bakarra.
Eremu laranjan sartu da Gueñes, datuak okerrera joan ostean, eta, Ortuellarekin batera, EAEn laranjan dauden udalerri bakarrak dira. .
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza.
Balmasedak, Elorriok eta Lekeitiok eremu berdean jarraitzen dute.
Gipuzkoa ere eremu horian dago (118 kasu 100.000 biztanleko) eta ez dago udalerririk eremu gorrian, ezta laranjan ere, Azkoitia azken eremu honetatik atera baita.
Horian daude, beraz, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Urretxu, Villabona eta Zumaia.
Berde jarraitzen dute Aretxabaletak, Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Hernanik, Legazpik, Lezok eta Zumarragak eta gaurtik berde ageri da Oiartzun ere, datuak hobera eginda.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.