Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Mutriku eremu berdetik atera da, eta Andoain eta Zarautz bertan sartu dira
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Guztira EAEko 14 udalerri daude kolore berdean. Gorrian, berriz, udalerri bakarrak jarraitzen du: Zallak.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Ez da aldaketarik izan eremu gorrian eta Zalla bakarrik dago bertan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Eremu berdean geroz eta udalerri gehiago daude, azken orduetan Andoain eta Zarautz gehitu baitira zerrendara. Dena dela, Mutrikuk ez dio berdeari eutsi eta hori jarri da semaforoa.
Arabak (124 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Agurainek, Laudiok eta Gasteizek ere.
Semaforokoak berde jarraitzen du Amurrion.
Bizkaian hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 140 kasu). Zalla da Bizkaian eta EAE osoan gorri dagoen udalerri bakarra.
Eremu laranjan Ortuella dago.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Galdakao, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza.
Balmasedak, Elorriok eta Lekeitiok eremu berdean jarraitzen dute.
Gipuzkoa ere eremu horian dago (118 kasu 100.000 biztanleko) eta ez dago udalerririk eremu gorrian.
Laranjan, berriz, udalerri bakarra dago: Azkoitia
Arrasate, Astigarraga, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Urretxu, Villabona eta Zumaia, berriz, hori daude.
Aretxabaletak, Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Hernanik, Legazpik, Lezok eta Zumarragak berde jarraitzen dute, eta Andoainen eta Zarautzen ere berde jarri da semaforoa.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.