Gizartea
Lapurtutako haurren auzia
Desagertutako haurraren sendia Donostiako alkatearekin bilduko da
Erredakzioa
Losa Ocariz familiakoek 1977an desagertutako senidearen inguruan hitz egingo dute datorren astean Juan Karlos Izagirrerekin.
Losa Ocariz familia donostiarreko kideak, Gipuzkoan lapurtutako haurren auziarekin lotura zuzena dutenak, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin bilduko dira bihar, asteartea.
Rebeca Losa Ocariz 1977an desagertu zen, ustez hil egin zen, baina iragan astean sendiak Polloen duen panteoia ireki zuten eta ez zuten gorpuzkinik aurkitu.
Cecilia Losa Ocariz desagertutako haurraren ahizpak azaldu duenez, 11:00etan izango da bilera Donostiako udaletxean eta Euskadiko haur lapurtuen elkarteko ordezkari bat ere joango da.
Losa Ocarizek azaldu duenez, bileraren ondoren adierazpenak egingo dituzte hedabideen aurrean. Bestalde, ahizparen kasuaren harira ez dela ezer berririk aurkitu jakinarazi du.