Gizartea
KORONABIRUSA
46 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, bezperako gorakadaren ostean
EITB MEDIA
Positibotasun tasa % 3,2koa da.Iruñea hiriburuko Ermitagaña auzoan zenbatu dituzte kasu gehien, bost.
-
Jendea maskara jantzita kalean. Artxiboko argazkia: EFE
Eguneko positiboen kopuruak behera egin du azken orduetan Nafarroan (46), Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Aurreko egunean kutsatzeak 50etik gora kokatu ondoren, berriro ere langa horretatik jaitsi dira.
Atzokoan 1.449 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 448 gutxiago) eta horietatik % 3,2 positibo izan ziren. Hala, behera egin du positibotasun tasak (% 3,4an zegoen).
Osasunbideak Iruñea hiriburuko Ermitagaña auzoan zenbatu ditu kasu gehien, bost. Ondoren, Irurita udalerria ageri da, hirurekin.