Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Galdakao, Gueñes, Ordizia eta Zornotza eremu laranjatik irten dira
EITB MEDIA
Gainera, egoerak hobera egin du Elorrion, Lekeition eta Hernanin, eta kolore berdez ageri dira gaur hiru udalerri horiek.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eremu gorrian ez da aldaketarik izan azken orduetan, eta, Galdakao, Gueñes, Ordizia eta Zornotza eremu laranjatik irten dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bestalde, Elorrio, Lekeitio eta Hernani udalerri berde bihurtu dira.
Arabak (135 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Agurainek, Amurriok, Laudiok eta Gasteizek ere.
Bizkaian hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 159 kasu), eta Ortuella eta Zalla gorriz margotuta daude gaur ere.
Ez dago udalerririk eremu laranjan, Bizkaian.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapaga. Galdakao, Gueñes eta Zornotza gehitu zaizkie zerrendara.
Balmaseda, Elorrio eta Lekeitio eremu berdean sartu da.
Gipuzkoa ere eremu horian dago (137 kasu 100.000 biztanleko). Azkoitia da eremu gorrian dagoen udalerri gipuzkoar bakarra.
Gune laranjan ez dago udalerririk.
Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude. Ordizia ere gehitu zaie.
Aretxabaletak, Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Mutrikuk eta Zumarragak berde jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera, baita Hernanik ere.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.