Gizartea
KORONABIRUSA
Positiboek gora egin dute Nafarroan, baina oraindik 40 kasutik behera jarraitzen dute
EITB MEDIA
Iruñean, Txantrea auzoko 4 positiboak eta San Juan auzoko 3 positiboak nabarmentzen dira, baita Antsoain eta Berriozarko 2 positiboak ere. Positibotasun tasa % 2,2koa da.
-
Hainbat pertsona Milagron (Nafarroa). Argazkia: EFE.
Gora egin dute Nafarroan azken orduetan atzemandako covid-19aren kasu berriek, baina oraindik 40 positibotik behera daude. 1.653 proba egin dituzte, eta positibotasun tasa % 2,2koa da.
Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, 36 pertsona kutsatu ziren atzo, igandean baino hamar gehiago.
Datuak zonaldez zonalde aztertuta, Iruñean Txantrea auzoko 4 positiboak eta San Joan auzoko 3 kasuak nabarmentzen dira, baita Antsoain eta Berriozarko 2ak ere.