Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Ipar Euskal Herrian hasi dira 12 urtetik gorako nerabeak txertatzen

O. A. | EITB MEDIA

12 eta 18 urte arteko neska-mutilek gurasoen baimena beharko dute, eta Pfizer etxearen txertoa jasoko dute.

  • Pfizer-BioNTech etxearen txertoa

    Pfizer-BioNTech etxearen txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

Koronabirusaren aurkako txertaketaren baitan fase berri bati ekingo diote ekainaren 15ean Ipar Euskal Herrian; izan ere, 12 eta 18 urte arteko nerabeei txertoa jartzen hasi dira. Ez da derrigorrezkoa izango, baina hartu nahi dutenek gurasoen baimena beharko dute ezinbestean. Pfizer-BioNTech etxearen txertoa jarriko diete.

Europako Sendagaien Agentziak (EMA) oniritzia eman zion 12 eta 15 urte arteko nerabeei Pfizer-BioNTechen txertoa emateari, gainerako adin tarteetako herritarrek izan ahal dituzten albo-kalte berberak aurreikusten zaizkielako.

Orain arte, 18 urtetik gorakoek soilik zuten txertatzeko aukera Ipar Euskal Herrian. Maiatzaren 31tik, helduek Interneten har dezakete txertoa hartzeko hitzordua, doctolib.fr webgunean.