Gizartea
'Palma Arena auzia'
Urdangarinek 44 urte bete ditu, inputatuta eta ustelkeriak jota
Erredakzioa
Palmako Dukeak 44 urte bete ditu igandean, urtebete ez oso zoriontsua, diru-laguntza publikoak era okerrean kudeatu zituela leporatu diotelako. Otsailaren 25ean epailearen aurrean izango da.
-
Urdangarin epailearen aurrean izango da otsailaren 25an. Argazkia: EFE
Iñaki Urdangarinek 44 urte beteko ditu igande honetan baina arazoz beteriko ospakizuna izango da, 'Palma Arena' auziaren izapideak daraman Jose Castro epaileak Palmako Dukea inputatu duelako. Hori dela eta, datorren otsailaren 25ean epailearen aurrera izango da, 'Palma Arena auzia'ren barneko atal bat izanda.
Halaber, enpresa eta erakunde desberdinei, tartean La Caixari, Telefonicari, Valentziako Generalitateari eta Balear uharteko Gobernuari, Noos Institutuari ordaindutakoaren gainean informazioak eta ziurtagiriak eskatzen jarraitu du epaileak.
Azken hilabeteetan Urdangarin ikertzen eman ditu Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak eta komunikabideek jasotako informazioen arabera, 2004 eta 2007 urteen artean Urdangarinen eta Diego Torres haren bazkidearen Noos Institutuak ia 6 milioi euro jaso zituen, "administratzaile ziren zenbait enpresen bitartez".
Inputatu duten lehen errege familiakidea da Zumarragan jaiotako kirolari olinpiko ohia. Honen negozioetatik urrutzeko asmoz, joan den abenduaren 12an agenda ofizialetatik at utzi zuen Erregeak.