Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Abanto eremu laranjatik horira igaro da, datuak hobetuta
EITB MEDIA
Une honetan, Azkoitia da Euskal Autonomia Erkidegoan gorriz dagoen udalerri bakarra.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Azkoitia da EAEn eremu gorrian dagoen udalerri bakarra, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Aldaketa bakarra Abanto izan da, eremu laranjatik horira igaro baita.
Arabak (149 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek ere. Agurainen egoerak ez du hobera egin, eta kolore laranjan dago semaforoa.
Bizkaian hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 178 kasu), eta ez dago udalerririk eremu gorrian.
Laranjan, berriz, Arrigorriaga, Galdakao, Ortuella eta Zalla daude.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza. Abanto Zierbena gehitu zaie zerrendara, azken orduetan datuek hobera egin ostean.
Ez dago udalerririk kolore berdean.
Gipuzkoa ere eremu horian dago (174 kasu 100.000 biztanleko). Azkoitia da eremu gorrian dagoen udalerri gipuzkoar bakarra.
Gune laranjan, Azpeitia, Ordizia eta Tolosa daude, eta gaurtik aurrera, baita Oiartzun ere.
Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga, berriz, hori daude.
Astigarragak, Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk berde jarraitzen dute.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.